Ubuntu Basque Experience http://ube.nireblog.com Mon, 02 Nov 2009 22:33:14 +0100 Ubuntu Basque Experience http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://ube.nireblog.com 109 http://nireblog.com Ubuntu. Bost urte. http://ube.nireblog.com/post/2009/10/20/ubuntu-bost-urte#comment-13020 http://ube.nireblog.com/post/2009/10/20/ubuntu-bost-urte#comment-13020 ptx irratia.com Hain zuzen be, guk irrati emankizun berezia egin gura dugu Ubunturen inguruan.
Bete berri dituen 5 urteak batetik, eta bestetik 9.10 distribuzio berria.
Zelan dakusazu gure saioan parte hartzeko?

Ubuntu esperientzia duten euskaldun guztiak gonbidatzen ditugu irratia.com emankizunean parte hartzera.

]]>
Mon, 26 Oct 2009 11:27:24 +0100
Ubuntu 9.04, lehen inpresioak. http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-12270 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-12270 Josu O. @mikel, nik ez dut erabiltzen KDE, Gnome erabiltzen dut eta horregaitik ez dakit erantzun zuzena emango dizudan. Dena den saiatuko naiz.

Nire ustez hori gertatzen zaizu "hizkuntza sostengua" (language support) ez dagoelako osorik instalatuta.

KDE-en ez dakit ziur ziur non egiten den baina Gnomen zoaz Sistema Menura, gero Administrazioa, Hizkuntza sostengua eta orduan sistemak abisatuko dizu ez duzula hizkuntzaren sostengu osoa instalatuta. Instalatu eta listo.

]]>
Tue, 23 Jun 2009 17:34:54 +0100
Ubuntu 9.04, lehen inpresioak. http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-12267 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-12267 mikel kaixo,
lagun birentzat kubuntu 9.04 instalatu bana dut. Euskera aukeratu dut mahaigain hizkuntza bezala baina kapeta eta testu asko zirilikoz, bai errusieraz bezala, azaltzen zaizkit. Mahaigain hizkuntza ingelera aukeratzerakoan atzera ongi agertzen zaizkit /home eta delakoak. Zuri ere?

]]>
Tue, 23 Jun 2009 15:21:24 +0100
Grafikoak berabiarazi Ubuntu 9.04n. http://ube.nireblog.com/post/2009/04/28/grafikoak-berabiarazi-ubuntu-904n#comment-11817 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/28/grafikoak-berabiarazi-ubuntu-904n#comment-11817 Josu O. Ba ez nuen ezagutzen eta probatu dut eta badirudi berdina dela bata edo bestea egitea.

Eskerrik asko Ibai

]]>
Wed, 13 May 2009 08:43:15 +0100
Grafikoak berabiarazi Ubuntu 9.04n. http://ube.nireblog.com/post/2009/04/28/grafikoak-berabiarazi-ubuntu-904n#comment-11780 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/28/grafikoak-berabiarazi-ubuntu-904n#comment-11780 ibai Nik Alt Gr + PetSis + K erabiltzen dut. Ez dakit justu berdina den.

]]>
Mon, 11 May 2009 10:54:39 +0100
OpenOffice 3.0 euskaraz http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/openoffice-30-euskaraz#comment-11734 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/openoffice-30-euskaraz#comment-11734 Josu O. EZ nuen ipini nik ez nuelako behar izan, baina agian beste kasuren batean beharrezkoa izango da.

ESkerrik asko Alex.

]]>
Wed, 06 May 2009 21:17:48 +0100
Ubuntu 9.04, lehen inpresioak. http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-11733 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-11733 Josu O. Ea esteka honetan agertzen dena baliozkoa duzun:

]]>
Wed, 06 May 2009 21:15:46 +0100
Ubuntu 9.04, lehen inpresioak. http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-11729 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/ubuntu-904-lehen-inpresioak#comment-11729 Martin Kaixo, galdera bat egin nahi nizuke. Imac G3 zahar bat daukat etxean, MacOS sistema eragilearekin dabilena, eta jakin nahi nuke Ubuntu sistema instala nezakeen. Eta nola.
Eskerrik asko

]]>
Wed, 06 May 2009 12:09:23 +0100
OpenOffice 3.0 euskaraz http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/openoffice-30-euskaraz#comment-11678 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/27/openoffice-30-euskaraz#comment-11678 alex Uste dut azken urratsa falta dela, menuarena hain zuzen. Jolausenean konpleto dago.

]]>
Mon, 04 May 2009 14:16:19 +0100
Ubuntu 9.04 eguneratzeko prest! http://ube.nireblog.com/post/2009/04/26/ubuntu-904-eguneratzeko-prest#comment-11621 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/26/ubuntu-904-eguneratzeko-prest#comment-11621 Josu O. Ba bai, horrela dauka erabakita Canonical-ek.

Niri ere gehitxo iruditzen zait, eta inoiz bertsio berria ateratzeko beharrak erroreak ekarri ditu baina,...

]]>
Mon, 27 Apr 2009 19:55:02 +0100
Ubuntu 9.04 eguneratzeko prest! http://ube.nireblog.com/post/2009/04/26/ubuntu-904-eguneratzeko-prest#comment-11607 http://ube.nireblog.com/post/2009/04/26/ubuntu-904-eguneratzeko-prest#comment-11607 Xbai Beste bat??? 6 hilabetero banaketa berri bat ateratzea gehiegizkoa iruditzen zait. Hainbeste ezaugarri berriak daude??

]]>
Mon, 27 Apr 2009 13:29:11 +0100
Soinu arazoak konponduta 8.10 bertsioan. http://ube.nireblog.com/post/2008/12/01/soinu-arazoak-konponduta-810-bertsioan#comment-9844 http://ube.nireblog.com/post/2008/12/01/soinu-arazoak-konponduta-810-bertsioan#comment-9844 Josu O. @ lima: Eskerrik asko zure iruzkinagatik.

]]>
Mon, 29 Dec 2008 21:19:29 +0100
Soinu arazoak konponduta 8.10 bertsioan. http://ube.nireblog.com/post/2008/12/01/soinu-arazoak-konponduta-810-bertsioan#comment-9807 http://ube.nireblog.com/post/2008/12/01/soinu-arazoak-konponduta-810-bertsioan#comment-9807 lima Nik ere ubuntu 8.10ra eguneratu eta arazoak izan ditut audioarekin: Skype erabiltzen saiatu eta "audio playback errorea" edo holako zerbait ematen zuen, eta audioa ez zebilen ez Skypen ez beste ezein aplikaziotan.
Foroetan begiratu eta konponbide hau topatu nuen:
http://foros.ubuntu-cl.org/viewtopic.php?p=37374
Hori egin, eta egia esan ez dut ondo ulertzen, baina orain arazorik ez.

]]>
Tue, 23 Dec 2008 23:10:16 +0100
Soinu arazoak konponduta 8.10 bertsioan. http://ube.nireblog.com/post/2008/12/01/soinu-arazoak-konponduta-810-bertsioan#comment-9511 http://ube.nireblog.com/post/2008/12/01/soinu-arazoak-konponduta-810-bertsioan#comment-9511 Gari Zortea izan duzu. Nik ez dut konpontzea lortu. Etxeko eta laneko ordenagailu biek dute audio txip berdina (Intel Corporation 82801H - ICH8 Family), eta arazoak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean iruditu zitzaidan hobeto ibili zela.

Nirea nahiko kasu berezia da. Ongi dabil, bideo bat ikustea edo zerbait entzutea lortzen dut. Halako batean, ez dakit zein kasualitate gertatzean, bolumena jeisten hasten da eta 20 segunduren buruan ez da ezer ere entzuten, Alsa edo dena delakoaren bolumen kontrol guztiak topera egon arren.

Norbaitekin arazo hau konpontzeko kooperatiba egiteko modurik balego, gustora egingo nuke! ;-)

]]>
Mon, 01 Dec 2008 18:45:56 +0100
Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9421 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9421 euskalseo Giga bat esker ASSAR! Mesede bat zor dizut! Ez dakizu zeinen pozik sentitzen naizen.

10 bat merezi du Ubuntu 8.1, ikusgarria!

]]>
Sat, 29 Nov 2008 21:00:13 +0100
Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9417 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9417 assar Zure txartel grafikoa nahiko zaharra da (R200 seriekoa). Jaitsi duzun kontrolagailu hori ere nahiko zaharra da eta ezin da Ubunturen azken bertsioetan instalatu.

Hala ere, printzipioz zure txartelarekin "radeon" kontrolagailu librea erabil daiteke:
http://manpages.ubuntu.com/manpages/intrepid/man4/radeon.html

Orduan, "xserver-xorg-video-radeon" paketea instalatu beharko zenuke, Synaptic erabiliz, edo terminaletik:

"sudo apt-get install xserver-xorg-video-radeon"

Lehioen sistema berrabiarazi, Ctrl+Alt+Backspace erabiliz, edo ordenagailua berrabiarazi.

Horrela ez badabil, agian, goian eman dizudan orrian esaten duen bezala, TV out funtzioa behartu beharko duzu:

"Option "ForceTVOut" "boolean"
Enable this option to force TV Out to always be detected as attached. The default is off"

Hori egiteko, terminaletik xorg.conf fitxategia aldatu behar duzu:
sudo cp /etc/X11/xorg.conf /etc/X11/xorg.conf.old
sudo gedit /etc/X11/xorg.conf

Eta hor, txartel grafikoari dagokion Section "Device" atala aldatu eta honelako zerbait idatzi beharko zenuke:

Section "Device"
Identifier "Radeon 9250"
Driver "radeon"
Option "ForceTVOut" "on"
...
EndSection

Hiru puntuak ez dituzu idatzi behar, soilik adierazten dute beste gauza batzuk ere egon daitezkeela hor idatzita.

Gero xorg.conf fitxategiko aldaketak gorde eta Ctrl+Alt+Backspace.

]]>
Fri, 28 Nov 2008 09:37:41 +0100
Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9415 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9415 euskalseo nire txartela ATI R9250 da (AMD64 batetan)."Catalyst Control Center for the ATI graphics accelerators" instalatu dut, baina ez du nirearentzako balio (Pantaila irakurtezina bihurtzen zait erresoluzioa aldatzean). Uste dut nire txartelaren kontrolagailua
orri honetakoa izan beharko litzatekeela
http://ati.amd.com/support/drivers/linux64/linux64-radeon-prer200.html

baina ez dakit Ubunturako balio duen Red Hat /Suse eta FreeBSD rako direla irakurri bait dut instalatzeko aholkuetan.

Probatzean hau ateratzen zait:

root@egoitz-desktop:~# sh /home/egoitz/ati-driver-installer-8.28.8.run
Creating directory fglrx-install
Verifying archive integrity... All good.
Uncompressing ATI Proprietary Linux Driver-8.28.8.....................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
-e ==================================================
-e ATI Technologies Linux Driver Installer/Packager
-e ==================================================
Detected configuration:
Architecture: x86_64 (64-bit)
X Server: unable to detect
Removing temporary directory: fglrx-install

baina ez zait atera beharko litzatekeen aukera agertzen :(

Txartel honekin, Ubuntu telebistan ikusteko gai ez naizela izango susmoa dut...

]]>
Fri, 28 Nov 2008 00:25:22 +0100
Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9411 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9411 assar Nik bai erabiltzen dudala s-video irteera Internetetik jaitsitako bideoak telebistan ikusteko. Hori txartel grafikoaren eta kontrolagailuaren araberakoa da. Nik ATI bat daukat eta fglrx kontrolagailu itxia behar dut irteera hori erabili ahal izateko (Sistema -> Administrazioa -> Hardware-kontrolatzaileak). Beste marka bateko txartel grafikoa badaukazu (Intel, Nvidia), ez dakit nola doan kontua.

]]>
Thu, 27 Nov 2008 20:42:55 +0100
Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9410 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9410 Josu O. @euskalseo: sentitzen dut baina ez dut inoiz erabili s-video irteera erabili. saiatuko gara zerbait lortzen.

]]>
Thu, 27 Nov 2008 19:29:32 +0100
Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9387 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/25/wifia-martxan-ubuntu-810-bertsioan#comment-9387 euskalseo s-video irteera non edo nola aktibatu daiteke ordea?

Ubuntu 8.1 honi 10 bat emateko falta zaidan gauza bakarra da.

Wifi-a eta VPN-a konfiguratu ondoren s-video irteerari buruzko lezioa irakurtzeko irrikitan nago!

]]>
Wed, 26 Nov 2008 17:07:30 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9357 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9357 jolaus Kaixo Josu

Lortu dut audioa behar bezala entzutea. Baina egia esaten badizut ez dakit oso ondo zer egin dudan; gauza batzuetarako oraindik oso berde nagoela onartu beharrean nago.

Audioa ez edukitzetik edukitzera pasa tu nintzen bitarte horretan, VLC instalatu nuen eta jarraian Pulse Audio Device Chooser-ekin ere saltsatan aritu nintzen. Horrela, jakin gabe oso ondo nola, audioa berreskuratu nuen.

Dena den, soinu hobespenetan HDA Intel ALC880 Analog (ALSA) hautatzen dudanean errore mezu hori bertan dihardu.

Sentitzen dut laguntza gehiagorik eskaintzeko aukerarik ez izatea :(

]]>
Tue, 25 Nov 2008 10:22:33 +0100
Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (I) http://ube.nireblog.com/post/2008/11/23/ubuntu-810-lehen-inpresioak-i#comment-9348 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/23/ubuntu-810-lehen-inpresioak-i#comment-9348 Josu O. @superandoni: Nik ere laneko portatilean zerotik hasitako eguneraketa egin dut. LAster publikatuko ditut nire inpresioak baina ez dira izan hain onak.

/home partizio bat egitea oso ideia ona iruditzen zait. Beharrezkoa esango nuke.

]]>
Mon, 24 Nov 2008 12:31:42 +0100
Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (I) http://ube.nireblog.com/post/2008/11/23/ubuntu-810-lehen-inpresioak-i#comment-9343 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/23/ubuntu-810-lehen-inpresioak-i#comment-9343 Superandoni Nik 8.04tik 8.10ra eguneratu nuen. Arazotxo batzuk izan nituen eguneraketan eta betiko moduan 0tik hastea erabaki nuen. Agian antziƱa windows erabiltzaile bat izatearen maniak dira noizean behin formateatzea... Hala ere hobeto sentitzen naiz sistema osoa 0tik hastean. Oraingoan /home partizio bat egin dut

]]>
Mon, 24 Nov 2008 09:19:40 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9334 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9334 Josu O. @jolaus: konturatu naiz nire portatilean ere bardin gertatzen zaidala, etxekoan ez.

Lortu duzue konpontzea?

]]>
Sun, 23 Nov 2008 15:47:35 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9163 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9163 jolaus #Gari: audioarekin nik ere arazoak ditut. Ezin dut ezer entzun nire eramangarriaren bozgorailuetatik. Aurikularrekin, berriz, ez daukat arazorik. Tarteka, Ubuntu abiarazten dudanean sistemaren ongi etorri doinua entzuten hasten naiz baina segituan mozten da (gehienetan hori ere ez).

Ez dakit arazoaren muina non dagoen. Denetatik irakurri dut (Pulseaudio izango dela, Alsa izango dela...) baina probatutako irtenbideek ez didate arazoa konpondu. Sistema/hobespenak/audio-ra joaten naizenean Sistema gertaeretan "Autodetektatu" hautatu daukat. Aukera ezberdinak probatu ditut eta ezer ere ez. Soinu erreprodukzioan HDA Intel ALC880 Analog (ALSA) hautatzen badut, Proba exekutatzerakoan errore mezu hau bueltatzen dit:

"audiotestsrc wave=sine freq=512 ! audioconvert ! audioresample ! gconfaudiosink: Could not open audio device for playback."

Eroore horren atzetik ibili naiz sare osoan baina fundamentuzko irtenbiderik ezz dut aurkitu oraindik. Norbaitek ba al du arazo honen inguruan informazio gehiagorik?

]]>
Tue, 11 Nov 2008 08:36:43 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9162 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9162 xezpeleta Orriaren bukaeran daukazue soluzioa:

https://bugs.launchpad.net/bugs/197224

]]>
Mon, 10 Nov 2008 21:55:30 +0100
OpenOffice 3.0 dagoeneko prest http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9132 http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9132 assar Saiatu naiz EuskalGNUko euskara paketeak ingelesezko OpenOffice 3.0 gainean instalatzen eta niri ere arazoa eman dit.

]]>
Thu, 06 Nov 2008 23:59:35 +0100
OpenOffice 3.0 dagoeneko prest http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9128 http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9128 Gotzon Aupaaaa, arazotxo bat dut. Lanean Linux-era bihurtzen hari naiz ordenagailu guztien S.E., eta intrepid Ibex-a instalatzea erabaki dut. Nire arazoa da, zuek jarritako bi software jatorritik jeixten didan OOo 3.0 bertsioa ingelesez ipintzen dit, eta naiz eta gero Interface-aren hizkuntza euskera dela esan, ingelesez jarraitzen du. Saiatu naiz euskalGNU-ren webgunetik bai OOo 3.0 jeixten eta instalatzen, baita OOo 3.0 euskerazko hizkuntza pack-a bakarrik jeixten eta instalatzen, baina ez dago modurik, bietan dependentzi arazoren bat dudala diote....

Beste norbaitei gertatu zaio?? Konponbiderik ikusten duzue???

Milesker zuen lanagatik eta eutsi goiari, geroz eta linux-ero gehiago lortzen hari zaudete ta horrelako horriei esker!!!!!

Gotzon

]]>
Thu, 06 Nov 2008 19:01:56 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9091 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9091 Josu O. Kaixo berriro ere,

IKTeroen blogean Namen-ek Euskalsourcen gure arazoaren soluzioa publikatu dutela komentatu du.

Probatu dut eta oso ondo dabil; aurreko iruzkinean komentatutako errorea ere konponduta dago. Probatu

]]>
Mon, 03 Nov 2008 23:00:30 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9089 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9089 Josu O. Hau bai benetako auzolana! (orain crowdsourcing esaten omen da ;-) ).

Bueno, nik assar-ek komentatzen dituen librezaleko hariak jarraitu ditut eta karpetak kopiatzerakoan ondo dabil. Dena den uste dut beste bug bat dagoela zeren eta karpeta bat esteka batera (ln) kopiatu nahi badut "reseteoak" berdin jarraitzen du ea aurkitzen dugun bug berri hau.

Dena den, ezin da .mo fitxeroa errepositorioetara jaso eguneraketak automatikoki egiteko?

#Magic:Euskararen asuntoa gauza birengatik izan daiteke, bata hizkuntza pakete guztiak ez dituzula instalatuta edo plikazio ugari izatea instalatuta eta aplikazio hoiek ez egotea euskaratuta.

Soinuaren arazoa nik ere jasan nuen baina orain uste dut konponduta dagoela.

Eskerrik asko guztioi zuen partaidetzagatik.

]]>
Mon, 03 Nov 2008 22:32:11 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9087 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9087 assar #Gari: nik ez daukat arazo hori. Jolausek aipatzen duen harian azaltzen dena bai, hori gertatzen zitzaidan: Firefoxen soinua zuen Flasha erabiltzen nuenean, ezin nuen beste edozein aplikaziotako soinurik entzun. Firefox itxi behar nuen soinua libre geratzeko eta beste aplikazioek erabili ahal izateko. Hala ere, Intrepid instalatu nuen asteburuan eta orain desagertu egin zait arazo hori.

Egunero entzuten dut Jamendoko musika (Flash erreproduzigailu bat dauka) eta ez dut zuen arazo hori inoiz antzeman.

]]>
Mon, 03 Nov 2008 18:58:23 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9086 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9086 jolaus #assar: irakurri ditut aipatzen dituzun hariak. Aipatzen duzun nautilus.mo fitxategiaren bila aritu naiz baina ez dut aurkitu. Kasualitatea, gaur bertan Namek-ek eraldatutako fitxategia Euskalsource-etik jaitsi daitekeela aipatu digu gure blogan. mo fitxategiarekin batera terminalean idatzi beharreko lerroa ere ematen da; oso erraza egin zait fixtategia ordezkatzea. Zuk diozun bezala, akatsa desagertu da.

#Gari: nik ere arazo bera somatu dut; YouTube-ko bideoekin bakarrik ez, flash fitxategi guztien audioarekin. Soinua etorri eta joaten da nahi duenean. Nik uste nuen arazoa orokorra zela, ez bakarrik euskarazko bertsioarena; orokorrean, Honekin lotura zuelakoan nengoen. Beraz, arazo hori ere euskarazko bertsioan soilik gertatzen da ere?

]]>
Mon, 03 Nov 2008 15:28:48 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9085 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9085 Gari Eskerrik asko Josu, gaia ateratzeagatik.

Badago beste bug bat, audioarekin zer ikusia duena: Youtubeko bideo bat ikusten ari naizenean, sarritan bolumena guztiz jeisten zait, eta ezin izaten dut konpondu, ez bada sistema berrabiaraziz.

Orain arte laneko Ubuntuan bakarrik nuen arazoa, baina atzo konturatu naiz etxean ere gertatzen zaidala. Beste norbaitek arazo berdina du?

]]>
Mon, 03 Nov 2008 14:58:40 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9079 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9079 tusfo Aupa lagunak! Neuk ere bug hori pairatu dut bai hardy-n bai intrepid-en ere, eta lan proposamen horri neure apurra eskaini nahi diot. Debian ere erabiltzen dut (euskaraz, noski) eta horretan ez da gertatzen, ez etch-en, ez testing-ean ezta sid-ean ere. LinuxMint-en (ubuntu-n oinarritua da) bai gertatzen da. KDE-n ez da gertatzen, ez ubuntun, ez mint-en, ez debian-en ere. Arazoa nautilusen ei da.
Besarkada eta ea laster konpontzen den.

]]>
Sun, 02 Nov 2008 21:44:58 +0100
OpenOffice 3.0 dagoeneko prest http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9078 http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9078 assar Ubunturen biltegietan badago OpenOffice 3.0, baina ez dute modu lehenetsian jarri. Synaptic-en edo "Software-jatorriak" atalean bi biltegi hauek gehituta aski da:

deb http://ppa.launchpad.net/openoffice-pkgs/ubuntu intrepid main
deb-src http://ppa.launchpad.net/openoffice-pkgs/ubuntu intrepid main

Zuzenean jatorrien fitxategia editatuta ere egin daiteke, noski:

sudo gedit /etc/apt/sources.list

]]>
Sun, 02 Nov 2008 21:08:07 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9077 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9077 assar Librezalen aspaldi hitz egin genuen horretaz, hari honetan. Hor konponbide bat proposatu nuen, hain zuzen "nautilus.mo" fitxategia (arazoa sortzen duena) ordezkatzea.

Gaur bertan beste hari hau ireki dugu. Arazoa eragiten duen katea identifikatu dugu. Orain konponbidea nora bideratu erabakitzea falta zaigu.

]]>
Sun, 02 Nov 2008 20:49:21 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9075 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9075 jolaus Bai, horrelaxe da. Nik Gutsy Gibon instalatu nuenetik nabaritu dut akats hori. Hasieran ekipoaren arazoa izango zela pentsatu nuen. Baina gero, Fultxok arazo bera zuela adierazi zuenean, bertsio haren arazoa izango zela pentsatzera heldu nintzen. Baina harrez gero, bi bertsio atera dira eta arazoa hortxe darrai. Zerbaitetan lagundu badezaket, ni prest.

]]>
Sun, 02 Nov 2008 17:17:37 +0100
Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da. http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9074 http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da#comment-9074 Magic Kaixo Josu:

Zirikteroak-en gai hori ere atera zen.

Nik ez dut sekula arazo hori izan. Orain ere Ubuntu 8.10ekin dena primeran dabil, oraingoz. Hori bai, euskaraz instalatzen badut ere, gauza dezente ingelesez agertzen zaizkit.

Ez dakit nire instalazioan zer edo zer gaizki egiten dudan edo itzulpena amaitu gabe dagoen.

Nolanahi ere, aipatzen duzuen arazo hori niri ez zait sekula gertatu.

]]>
Sun, 02 Nov 2008 14:25:51 +0100
OpenOffice 3.0 dagoeneko prest http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9065 http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9065 Josu O. Aupa Jolaus,

Bai uste dut 2.4 bertsioarekin datorrela eta horrexegaitik komentatzen zuten lehenengo Ubunturen bertsio berria instalatzeko eta gero OpenOfficerena.

Pena da baina ez naiz gogoratzen non irakurri nuen.

]]>
Fri, 31 Oct 2008 13:26:09 +0100
OpenOffice 3.0 dagoeneko prest http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9052 http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest#comment-9052 jolaus Entzunda nuen Ubunturen bertsio berria OOo 2.4-rekin etorriko dela. Azkenean 3.0 txertatzea animatu dira?

]]>
Thu, 30 Oct 2008 08:27:00 +0100