Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 9.10 Karmic Koala. Lehen inpresioak.

Bueno, egin dut eguneraketa 9.04tik 9.10era eta nahiko ondo joan da asuntoa. Ia ordu bete iraun du eguneraketa jaistea eta instalatzea.

Nabaritzen den lehenengoko gauza sarrerako prozesua aldatu dela da: irudiak, estiloa,… Dena den, ez zait gustatzen hasierako pantaila, zeren eta erabiltzaileak ez dira eskuz sartu behar. Zerrenda batetik aukeratu behar duzu zure erabiltzailea eta niretzako horrek seguritate arazoak ekar litzake.

“Theme” berria ere ez da ezer berezia. Laranja kolorea marroiarengatik aldatu da.

Kernelaren eta Gnomeren bertsio berriak uste dut nabaritzen direla ordenagailua abiarazterakoan.

Hasiera baten hizkuntza sostengua ez da osorik instalatu eta horrek arazo txiki batzuk sortu dizkit. Behin hizkuntza sostengua instalatuta arazo guztiak desagertu dira. Dena den, OpenOffice-eko Impress, Base eta Calc desagertu egin zaizkit menuetatik. Honek Ubuntu Software-Biltegia erabiltzeko aukera eman dit zeren badirudi dagoeneko OpenOffice-ko euskarazko bertsioa repositorietan dagoela. Ba zen garaia! (Instalazio garbi bat euskaraz egiten baduzu ere badirudi ondo instalatzen dela euskarazko bertsioa).

Software-biltegia oso aplikazio ona iruditu zait eta asko errazten du aplikazio berriak instalatzea. Gainera informazio piloa eskaintzen du aplikazio bakoitzeko.

Bideo txartelaren kontrola hobeagoa ere nabaritu dut. Leihoak azkarrago ireki eta ixten dira. Lehenetsitako karaktereak ere hobeto ikusten dira.

Azkenik makina oso azkar itzaltzen da. Nik esango nuke hiru lau segundotan itzali dela.

Oraindik ez dut beste gauza nabarmenik ikusi. Hori bai, ematen du ordenagailu berria daukadala!!

Leave a Reply