Zure GNU/Linux distribuzioa ondo aukeratzeko.
Jakina da Linux sistema eragileak aurpegi edo sapore ugari dituela eta horrek askotan, erabiltzailea despistatu egiten du. "Nik nahi dut GNU/Linux erabili baina ez dakit ze distro instalatu". Hori da askotan entzuten dugun esaldia eta egia esan, aukera zaila da: Fedora, Debian, Mandriva, Ubuntu, Slackware, OpenSuSE, Gentoo... izen pila eta aukeraketa zaila.
Orain sareak ematen dituen aukeretako bat erabiliz (Linux Distribution Chooser), eta galdera sinple batzuei erantzun ondoren, aplikazioak berak esaten dizu zein den zure beharrizanetarako GNU/Linux distribuziorik egokiena.
Nik frogatu dut eta ezetz jakin zein izan den proposatu didana...
Ba bai, Ubuntu!
Dirudienez ondo aukeratu dut.!

Zabaldu
del.icio.us
