OpenOfficeko euskarazko hiztegia instalatu.
Quanek egindako galdera bati erantzunez OpenOfficeko euskarazko hiztegia zelan instalatzen den azalduko dut artikulu honetan.
Lehenengo eta behin esan behar dut euskarazko hiztegia ezin dela prozedura tipikoarekin instalatu. Beraz ondorengo pausuak jarraitu beharko ditugu:
- Euskarazko Softwareko repositorotik Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatu behar dugu.
- Linuxerako bertsioa tar.gz formatuan konprimituta deskargatuko dugu beraz destrinkotu beharko dugu. Orduan eu-ES karpeta sortuko da eta barruan eu-ES.aff eta eu-ES.dic fitxategiak aurkituko ditugu
- OpenOffice-ek hiztegiak gordetzen dituen karpetan kopiatu behar dira bi fitxategi hauek. Karpeta hori /usr/lib/OpenOffice/share/dict/ooo helbidean egongo da normalean baina instalazioaren arabera kokapena aldatu daiteke.
- Karpeta horretan dictionary.lst izeneko fitxategia aurkituko dugu. Fitxategi hori editatu beharko dugu (nano edo gedit bezalako aplikazioekin, adibidez) eta azken lerroaren
ondoren lerro hau gehitu: DICT eu ANY eu-ES. Fitxategia gorde eta itxi. Dagoeneko Xuxen instalatuta dago. - Orain OpenOffice berrabiatu egin beharko dugu eta euskarazko hiztegia aukeratu. Horretarako menuan Tresnak > Aukerak > Hizkuntzak eta agertutako pantailan Dokumentuen hizkuntza lehenetsian euskara aukeratuko dugu.

AutoZuzenketa aukera aktibatuta baduzu, idazten ari zaren heinean,
okertzat hartzen diren hitzak gorriz azpimarratuta aterako dira. Hitz okerraren gainean jarri eta saguaren eskuineko botoia sakatu eta Zuzenketa-proposamen batzuk agertuko zaizkizu.

Zabaldu
del.icio.us

Eskerrik asko Josu! Probatu dut eta arazorik gabe instalatu dut.