Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

OpenOffice euskaraz Ubuntu GNU/Linuxen.

Behin Ubuntu Dapper instalatuta, bulegotikarako OpenOffice paketearen bertsioa 2.0.2 euskaraz ez dagoela konturatuko gara. Alan eta guztiz ere posible da OpenOffice programak euskaraz izatea gure ordenagailuan.

Horretarako aukera bi ditugu. Euskearazko OpenOffice proiektuaren webgunetik 1.1.3 bertsioa deskargatu edo EuskalGNUko OpenOffice proiektutik 2.0 bertsioa deskargatzea. Hau oraingoz ez dago osorik itzulita baina 2.0 bertsioak dakartzan hobekuntzengatik aukeratu dut. Sarean nahiko eztabaida dago itzulpen honen atzerapenagaitik baina dagoenarekin konformatu behar.

Nik aukeratu dudan paketeak 114,5 Megabyte ditu, .deb paketea da eta tar.gz formatuan konprimituta dago.

Jeitsi ondoren eta instalatu aurretik ingelesezko bertsioa desinstalatu beharko dugu. Horretarako hurrengo komando erabiliko dugu

sudo apt-get remove openoffice.org*

Komando honekin kontuz zeren eta Mozilla Thunderbird erabiltzen baduzu dirudienez desinstalatu egingo dizu, beraz adi!. Nik ez daukat instalatuta beraz ezin izan dut konprobatu baina librezaleko foroetan hori komentatzen dute. Ez baduzu Thunderbird erabiltzen ez dago arazorik.

Ondoren jeitsitako fitxeroa deskonprimituko dugu,

tar xfz jaitsiduzunfitxeroa.tar.gz

Deskonprimitu eta gero direktorio berri bat ikusiko dugu DEBS izenekoa, bertan openofficeko .deb pakete guztiak aurkituko ditugu. Azkenik pakete hoiek instalatu beharko dituzu hurrengo komandoarekin,

sudo dpkg -i DEBS/*.deb

Ubuntu Basque Experiencen
ere publikatuta

Leave a Reply