Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Laster Ubuntu 7.10

Laster Ubunturen bertsio berria kalean izango dugu. 7.10 Gutsy Gibbon bertsioa.

Dagoeneko jakingo duzue baina Ubuntu Linuxeko bertsioen izenak berezitasun batzuk dituzte.

Zenbakiarekin adierazten den bertsioa, kaleratu den urtea eta hila da (adibidez 7.10 = 2007ko urrikoa).

Izenekin kuriosoagoa da, beti dira animali baten izena eta izenlagun bat. Adibidez:

  • Dapper Drake = Ahate dotorea.
  • Edgy Eft = Uhandre urduria.
  • Feisty Fawn = Oreinkume borrokalaria.
  • Gutsy Gibbon = Giboi ausartia.

Giboi ausartia

Gainera 6.06 bertsiotik aurrera izenak ordena alfabetikoan doaz, goiko zerrendan ikusi dezakezuenez.

Beraz laster "Giboi ausartia" gurekin izango dugu. Webgune honetan irteerarako agenda ikusi dezakezue eta eskumako menuan zenbat denbora falta den giboia korrikan hasteko.

Ezin nuen portatila itzali

Bueno, egia esan betiko botoi gorria sakatu eta ez zidan "itzali" eta "berabiarazi" aukerak eskeintzen, beraz terminal saio bat hasi eta shutdown -h now komandoarekin itzali izan behar dut portatila.

Gaur azti apur bat izan dut eta ubuntuko foroetan aurkitu dut soluzioa.

Horretarako Sistema - Sistema-konfigurazioa - Saio-hasieraren pantaila aukeratuko dugu eta Saio-hasierako pantailaren hobespenak deitutako markoan Erakutsi ekintzak menua aukeratuta dagoela egiaztatu behar da. Ikusi irudia:
itzali-botoia.png

Iraila screencast-en hilea

Ubuntu Screencast taldeak proiektu interesgarri bat abiatu du 2007ko irailerako: egunero screencast bat publikatzea.

Screencastak Streaming erara (Flash edo Googlevideo) edo deskargatuz (ogg formatuan) ikusi ditzakezu zuk nahi duzun moduan. Azalpenak ingeleraz daude eta azpititulatuta dagoz ingeleraz baita ere. Dena den beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera ematen dute. Ea norbait animatzen den euskarara itzultzen!

Oraingoz hamar bideo inguru ikusi ahal ditugu baina egunero beste bat publikatzeko asmoa dute. Gainera zure iradokizunak ere onartzen dituzte.

Adibidez hemen ikusi dezakezue zergatik erabili behar den Ubuntu-linux:


Ubuntu. Software librean lehenengo urratsak

Izen horrekin ospatuko da Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean uztailaren 18an, oso interesgarria iruditzen zaidan taller eta install partya.

Bertan Sergio Peñak eta Ibon Castillak gidatuta, software librea eta Ubuntu zer diren eta zelan instalatu eta erabili ahal den ikasi ahal izango dugu.

Taller hau ekimen zabalago baten barruan dago eta uda honetan gauza interesgarriak ikasteko aukerak ematen digu : wikiak sortu, blogak sortu, irratigintza,...

Mark Shuttleworth: "Patente asuntoetan negoziaziorik ez"

Mark Shuttleworthek bere blogean komentatzen duen moduan ez du software patentei buruzko ez negoziaziorik ezta akordiorik egingo Microsoftekin.

Mark Canonical Ltd. enpresaren sortzailea da eta bere helburua software askearen proiektuak bultzatzea da, hoien artean Ubuntu linux distribuzioa. Horregatik da garrantzitsua albiste hau Ubunturen erabiltzaileontzat.

Zelan aldatu zure Ubunturen hizkuntza

Txominek eta beste batzuk galdera berdina egin didatenez hemen doakizue Ubuntu/Linux euskaraz ipinteko era erraz bat.

Egia esateko Ubuntu/Linux euskaraz izateko era errazena hasieratik euskaraz instalatzea da. Dena den instalazioa beste hizkuntza batean egin baduzu eta euskarara aldatu nahi baduzu pausu hauek jarraitu eta zuen Ubuntu/Linuxak Abaltzisketakoa emango du.

Pausu hauek jarraitzeko Internetera konektatuta egon behar zarete, eta aldaketa gazteleratik eginez gero, Menuan Sistema - Configuración del Sistema - Idiomas aukeratu beharko dugu. Orduan hurrengo lehioa aterako da baina gazteleraz,
Languaje supportLanguaje support

Lehenengo laukitxoan "supported languages"-en, zuk nahi dituzun hizkuntza paketeak aukeratu ditzakezu; horrela errepositorioetatik hizkuntza paketeak jaitsiko dira eta zure sisteman izango dituzu erabiltzeko moduan.

Hurrengo laukitxoan default languaje, erabiltzaile berrientzako erabiliko den hizkuntza eta login-aren pantailaren hizkuntza aukeratu dezakezu. Aldaketak onartu.

Normalean beste hizkuntza batean instalatuta dauden sistematan dagoeneko sistema dauden erabiltzaileei ez zaie sistema euskaraz jarriko. Horretarako azken pausu bat egin behar da. Login-aren pantailan Opciones aukeratu eta hortxe aldatu zure hizkuntza.

Honekin sistema ia guztia euskaraz izango duzu, dena den egon daiteke aplikazioren bat euskara paketeak ez dituena onartzen eta ingeleraz geratzea.

Hurrengo estekatan Firefox eta OpenOffice nola euskaratu azaltzen dizuet.

Ubuntu Screencasts

Ubuntuko dokumentazio taldeak Ubuntu Screencasts proiektua jarri du martxan. Proiektu honetan iraupen laburreko bideoak erabiltzen dira Ubuntu erabiltzen ikasteko.

Adibidez hurrengo bideoan zelan instalatu Ubuntu/linux abierazle bikoitia duen ordenagailu batean azaltzen digute. Bideoak ingeleraz daude.



Mahaigainerako irudiak

Nekatuta bazaude zure Ubunturen mahaigainaz saiatu hemen aurki ditzakezuen irudiekin.

Bestela, Gnome erabiltzen baduzu, saiatu hemen, mahaigaina aldatzeko baliabide ugari aurkitu ditzakegu .

Ubuntu Counter Project

Ubuntu Counter Proiektuaren helburua sistema honen erabiltzaileak zenbatzea da. Beste gauzen artean estatistikak egin dezakete, jakiteko adibidez, Ubunturen aldaera bakoitzaren erabilera portzentaiak.

Aldaera nagusia momentu honetan Ubuntu da (Gnome erabiltzen duena) eta kuriosoa da ikustea nola Dapper den gehien erabiltzen den bertsioa.

Proiektuan parte hartzeko erregistratu egin behar zara eta ondoren zure makinen berri eman dezakezu.

Erregistratu ondoren zure ubuntu erabiltzaile zenbakia emango dizute eta nahi izanez gero iruditxo bat lortuko duzu zure webgunean jartzeko, nik eskumako zutabean egin dudan moduan. ¿Eta zuk?

Zelan jakin erabiltzen ari zaren kernelaren bertsioa

Linuxeko kernelak beste software guztiak bezala, akatsak eta bulnerabilitateak izan ditzake. Horregatik garrantzitsua izan daiteke erabiltzen duzun kernelaren bertsioa ezagutzea. Horretarako hurrengo komandoa erabili dezakezu:

# uname -a