Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Fitxategiak bilatzen aldaketa dataren arabera.

Fitxategiak aldaketa dataren arabera bilatzeko komandoa:

# find -type f -mtime -exec ls -l {} \;

Non:

bilaketa hasten den direktorioa da eta dataren filtroa egunetan. Adibidez aldaketak hiru egunetik honakoak badira, aldagai hori -3 izan beharko litzateke.

Fitxategiak bilatzen tamainaren arabera.

Diskoa betetzen hasi zaizu, arazoak ematen ari da. Agian fitxategi batzuk oso handi egin dira (normalean log fitxategiak). Hurrengo komandoarekin tamainaren arabera sailkatu eta pantailan agertuko zaizkizu:

# find ./ -size +1000000 -exec ls -lh {} \;

Tamainaren (size) aldagaia aldatuta komandoa zure beharizanetara egokitu dezakezu.

Ondoren zeuk erabaki fitxerookin egin behar duzuna: ezabatu, mugitu, kopiatu,...

GNU/Linux bideo-tutorialak.

Gaurko albiste hau ez da zuzenean Ubunturi buruzkoa, baina uste dut euskal software askearen erabiltzaileontzat oso interesgarria dela.

EuskalGNUk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko sostenguarekin, GNU/Linux-eko mahaigaina eta aplikazioei buruzko kalitate handiko euskarazko bideo-tutorialak sortu eta sarean eskegi dituzte Cretive Commons lizentziapean. Horretarako Debian distribuzioaren Gnome izan dute kontuan.

Fitxeroak Ogg (Theora eta Vorbis) formatuan eginak daude eta nahiko pisutsuak dira, 94 eta 345 Mbyte arteko tamainarekin, beraz lasai deskargatzerakoan.

Gaiak eta loturak hauexek dira:

00.- GNOMEren fitxategi-kudeatzailea

01.- GNOMEren panela

02.- GNOMEren hobespenak (I)

03.- GNOMEren hobespenak (II)

04.- Inprimagailua konfiguratzea

05.- Sistemaren konfigurazioa

06.- GNOMEren 'Lekuak' menua

07.- GNOMEren aplikazio gehigarriak

08.- Evolution posta-bezeroa (I)

09.- Evolution posta-bezeroa (II)

10.- Epiphany web arakatzailea

11.- OpenOffice.org Writer

12.- OpenOffice.org Calc

13.- OpenOffice.org Impress

14.- Gimp

15.- Inkscape

16.- GNOMEren jokoak

17.- Multimediako aplikazioak

Dena den, fitxategi guztiak Unibertsitateko zerbitzari honetan dituzue: http://ehux.ehu.es/bideoak/

Arazotxo batzuk Firefox-eko gehigarri eta hedapenekin.

Aldaketek beti dakarte gauza onak eta arazoak, hori gertatu zait niri ere eguneraketarekin. Aurretik komentatu dugu nola OpenOffice euskaraz erabiltzen dugunok azkenean lortu dela eguneratzearekin batera gure bulegotika paketea ere euskaraz izatea azken bertsioan. Bestalde, Rhythmboxek dakarren berrikuntza ere ez da nolanahikoa.

Dena den gaur Firefox bertsio berriarekin (3.0b5) izan ditudan arazotxoak komentatu nahi ditut. Batzuk konpondu dira beste batzuk laster.

Lehenengoa.  Nik Euskalbar, FireFTP eta Gspace hedapenak erabiltzen ditut. Lehengoarekin arazorik ez, nire hiztegiak martxan dira. Beste biak ez dabiltza eta eguneratzen direnean abisu bat hartuko dudalakoan geratu naiz. Ea laster den!

Bigarrena. Hasiera batean bideoak ezin nituen ikusi eta pluginak instalatzeko lehioa zabaldu zitzaidan bertan lehenengoa aukeratu nuen (Swfdec). Ordutik ona bideo bakoitzean PLAY itxurako irudi bat agertzen da  eta bideoak ez doaz fin. Konpontzeko SWfdec plugina desinstalatu dut Synaptic erabiliz. Horretarako Bilaketa laukitxoan swfdec-mozilla jarri eta aurkitzen duenean guztiz desinstalatu. Orain bideoak oso ongi ikusten dira.

Berrikuntza gehiago. Rhythmbox.

Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu.

Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.

Rhythmbox

Nire Sistema, 8.04 bertsiora eguneratuta.

Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat.

Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue:

  • Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke.
  • Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du.
  • Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta Brasero Disko Grabatzailea.
  • Sistema Administraziorako aplikazioetan botoi berri bat agertzen da : Desblokeatu. Bertan klikatuz administraziorako pasahitza eskatuko zaigu.
  • OpenOfficeko 2.4 euskarako bertsioa zuzenean eguneratu da eta hori ere oso interesgarria da.

Enjuto Mojamuto-k ere Ubuntu erabiltzen du.

Aurretik ikusi genuen nola Paz Padilla Ubuntu erabiltzaile zela, oraingoan Enjuto Mojamuto da Ubuntura pasatu dena. Bideo honetan bere arrazoiak ematen ditu. Birusena arrazoi bat izan daiteke baina ba daude arrazoi filosofikoagoak, ez?

Ubuntu 8.04 Hardy Heron kalean.

Dagoeneko kalean da 8.04 bertsioa (Hardy Heron). Betiko moduan era desberdinak ditugu eskuratzeko: webgune ofizialetik deskargatu, erosi, doaneko kopiak eskatu, eta oraingoan Ikteroei  esker: Bittorrent erabiliz.

Dagoeneko Ubuntu 8.04 bertsioaren CDak eskatu ditzakegu.

Ba hori, betiko helbidean dagoeneko posible da Ubuntu 8.04 (Hardy Heron) bertsioaren CD originalak eskatzea.

Erregistratu egin behar da eta gogoratu CDen banaketak sei astetik hamarrera iraungo duela beraz, zenbat eta arinago egin eskaera arinago izango dituzu etxean.

Canonical-ek Ubuntu ikastaroa iragarri du.

Canonical-ek Ubuntu Linuxeko erabiltzaile berrientzat ikastaroak iragarri ditu.

Horretarako Ubuntu Desktop Training programa ipini du martxan eta aukeren artean simulazioak, praktikak eta informazio baliagarria eskuratzeko modua izango du ikasleak. Horrela eguneroko lanak errazago egingo ditu Ubuntu Linuxekin, gainera ez da beharrezkoa aurretiz sistema honen ezagutza zabala izatea.

Ikastaroan ikusiko diren gaiak hauexek dira:

  • Open Source kontzeptua ulertu eta zer ikusi daukan Ubuntu kontzeptu horrekin.
  • Ubuntu Linux pertsonalizatu.
  • Fitxategi sistematik nabegatu eta fitxeroak bilatu.
  • Internetera konexioa konfiguratu eta erabili.
  • OpenOffice-en oinarrizko erabilera
  • Zelan instalatu eta erabili jolasak.
  • Programak gehitu, kendu eta gaurkotu.
  • Irudiekin oinarrizko lanak.
  • Ubuntuko dohako laguntza eta baita komertziala nola lortu.
  • Partizioak eta bi sistema eragileen kudeaketa.

Prezioa 100 $-ekoa da eta Ubunturen denda ofizialan lortu dezakezu beste bitxikeri batzuekin batera.