Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan
Nire portatilean Ubuntu 8.10 eguneratu eta gero berriro galdu dut haririk gabeko konexioa.
Uste dut konpondu dudala. Lehenengo eta behin Wifi euskarria desgaitu behar dugu. Horretarako hurrengoa egin behar dugu menuan:
Sistema > Administrazioa > Hardware-Kontrolatzaileak
eta Atheros 802.11 euskarria desgaitu. Ondoren sistema berabiarazi egin behar da.
Ondoren linux-backports-modules-intrepid-generic moduloak instalatu behar dira. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu terminalean:
$ sudo apt-get install linux-backports-modules-intrepid-generic
Eta ondoren haririk gabeko sarea martxan izango dugu.

Zabaldu
del.icio.us




