Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: wireless

Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan

jorbe 25/11/2008 @ 22:56

Nire portatilean Ubuntu 8.10 eguneratu eta gero berriro galdu dut haririk gabeko konexioa.

Uste dut konpondu dudala.  Lehenengo eta behin Wifi euskarria desgaitu behar dugu. Horretarako hurrengoa egin behar dugu menuan:

Sistema > Administrazioa > Hardware-Kontrolatzaileak

eta Atheros 802.11 euskarria desgaitu. Ondoren sistema berabiarazi egin behar da.

Ondoren linux-backports-modules-intrepid-generic moduloak instalatu behar dira. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu terminalean:

$ sudo apt-get install linux-backports-modules-intrepid-generic

Eta ondoren haririk gabeko sarea martxan izango dugu.

Wifi konexioa martxan Ubuntun.

jorbe 08/06/2008 @ 15:22

Lortu dut!

Somosespartanos.com webgunean aurkitu dut nire wifi konexioa martxan jartzeko prozedura eta zuekin konpartitu nahi dut.

Askotan portatilak egiten dituzten enpresek ez dute banatzen beraien ordenagailuetan ipintzen dituzten haririk gabeko txartelen kontrolatzaileak edo driverrak eta horrek buruko min handiak sortzen dizkigute Ubuntu, eta orokorrean GNU/Linux, erabiltzaileoi.

Ba dago aukera bat windowseko driverrak erabiltzeko GNU/Linux sistematan: ndiswrapper. Programa honek fabrikatzaileek sortutako windoserako driverrak windowseko kernelean bildu egiten dituzte eta GNU/Linux sistematan erabiltzeko moduan uzten ditu.

Nidswrapper-i buruzko informazio interesgarria proiektuaren webguenan eta baita wikipedian ere lortu dezakezue.

Bere garaian saiatu nintzen ndiswrapper erabiltzen nire Atheros AR5007EG martxan jartzeko baina ez nuen lortu. Sistemak beti AR5006 txartela aukeratzen zuen eta ezin nuen wifia erabili.

Gaur Somosespartanos.com webgunean  aurkitu dut erantzuna. Dirudienez, sistemak zuen driver batek (ath_pci) konfliktoa sortzen zuen eta txartelaren erabilera eragozten zuen. Orain martxan daukat nere wifia!

Ondoren jarraitutako pausuak azalduko ditut.

Lehengo eta behin  Atheros AR5007EG txartelaren windowserako driverrak deskargatu. Esteka honetan lortu ditzakezue: Atheros ar5007eg driverrak. Zip formatuko fitxategi bat deskargatuko duzu eta  barruko fitxategiak erauzi egin behar dira.

Hori lotu eta gero, ath_pci driverrak ezabatu behar ditugu gure sistematik hoiek bait dira konfliktoa sortzen dutenak. Horretarako egiten dugu:

#  sudo rmmod ath_pci

Ondoren driver hoiek sistemaren zerrenda beltzean sartuko ditugu berriro kargatu ez daitezen. Horretarako blacklist fitxeroa editatu beharko dugu, adibidez nano editorearekin:

# sudo nano /etc/modprobe.d/blacklist

Fitxategi horren azkenean lerro hau idatziko dugu:

blacklist ath_pci

Fitxategia gorde  eta irten editoretik. Sistema berabiarazi beharko dugu. Ondoren komando lerrotik edo Synaptic erabiliz ndiswrapper instalatu beharko dugu. Horretarako ndiswrapper-common eta ndiswrapper-utils-1.9 programak instalatuko ditugu.

Orain terminal bat zabaldu eta cd komandoarekin driverrak deskargatuta dituzun direktoriora joan behar zara. Zehazki Drivers/XP-x32 direktoriora eta driverrak instalatu ndiswrapper erabiliz. Horretarako idatzi:

# sudo ndiswrapper -i net5211.inf

# sudo ndiswrapper -m

# sudo modprobe ndiswrapper

Behin pausu hauek egin eta gero eta segundo batzuen ondoren zure txartela ezagutu eta martxan egongo da.
Orain sistema abiatzen dugun bakoitzean txartela martxan izateko pausuak emango ditugu. Horretarako /etc/modules fitxategia editatu behar dugu:
# sudo nano /etc/modules
eta azken lerroan ndiswrapper idatziko dugu. Gorde eta irten.

 

Wireless konexioak Ubuntu GNU/linuxen

jorbe 09/03/2007 @ 22:35

Betidanik wireless konexioak ez dira kudeatzeko oso errazak izan GNU/Linuxen. Ubuntuk aurrerapen handia ekarri zuen mota hauetako konexioen konfigurazioak era erraz batean egiteko. Horretarako Network-admin aplikazioa daukagu, baina aplikazio honek ezin ditu enkriptatutako konexioak kudeatu (WEP edo WPA erabiltzen dutenak).
Enkriptazioa erabiltzen duten konexioak konfiguratzeko network-gnome-manager aplikazioa daukagu.

Instalatzeko aplikazio bi instalatu behar ditugu hurrengo komandoa erabiliz:

$ sudo apt-get install network-manager network-manager-gnome

Aplikazio hau ez da oso ondo konpontzen network-adminekin eta horregaitik aplikazio honetan wireless konexioa desgaitu beharko dugu.

Horretarako Sistema -> Sistema-konfigurazioa -> Sarean aririk gabeko txartela desgaituko dugu.

Bestalde network-gnome-managerek oraingoz IP dinamikoa duten konexioak bakarrik kudeatu ditzake eta gainera ez du /etc/network/interfaces fitxeroa erabiltzen horregaitik fitxero horrek honelako antza euki behar du:

auto lo
iface lo inet loopback

auto eth0
iface eth0 inet dhcp

auto eth1
iface eth1 inet dhcp

Gero sistema berabiarazi eta goiko barran ikono berri bat ikusiko dugu. Ikono horretan klikatuz gure inguruan ditugun aririk gabeko sareak kudeatu ahal izango ditugu.