Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: ubuntu

Kernelak desinstalatu eta sarrerako menua garbitu

jorbe 30/04/2007 @ 14:23

Ubuntuko eguneraketak direla eta ziuraski zure hasierako menuan aukera desberdin asko izango dituzu. Sistemako kernela automatikoki eguneratzen da  eta  grub-eko menuan sarrera berriak agertzen dira baina zaharrak ez dira kentzen.

Aukera hoiek kendu nahi izanez gero grub-eko konfigurazio fitxeroa editatu ahal dugu. Orduan menua garbi eukiko dugu baina kernelaren irudiak gure disko gogorrean geratuko dira lekua okupatzen.

Ubuntun badago era erraz bat menua eta irudiak garbitzeko. Horretarako terminal bat zabaldu eta hurrengo komandoarekin sisteman instalatutako kernel irudien zerrenda lortuko dugu:

# sudo dpkg --get-selections |grep linux-image

Zerrenda horretan irudien izenak agertuko zaizkigu eta ondoren izen hoiek kontutan hartu eta hurrengo komandoarekin garbitu behar ditugu banan-banan. Gogoratu irudien bertsio berriena utzi behar dugula.

# sudo apt-get remove --purge <irudiaren izena>

Ubuntu 7.04 Feisty Fawn ofizialki kalean.

jorbe 19/04/2007 @ 21:03

Bueno ba, heldu da eguna eta ofizialki Ubunturen bertsio berria erabil dezakegu. Zelan eguneratu gure sistema? Ba, era asko daude:

Eta zer berri dakar Feisty honek?

  • Windowsetik migrazioa egiteko era erraza.
  • Multimedia sinpleagoa.
  • Haririk gabeko sareen soporte hobeagoa.
  • 2.6.20 kernela eta Gnome 2.18.

Erabili eta gozatu!

Wireless konexioak Ubuntu GNU/linuxen

jorbe 09/03/2007 @ 22:35

Betidanik wireless konexioak ez dira kudeatzeko oso errazak izan GNU/Linuxen. Ubuntuk aurrerapen handia ekarri zuen mota hauetako konexioen konfigurazioak era erraz batean egiteko. Horretarako Network-admin aplikazioa daukagu, baina aplikazio honek ezin ditu enkriptatutako konexioak kudeatu (WEP edo WPA erabiltzen dutenak).
Enkriptazioa erabiltzen duten konexioak konfiguratzeko network-gnome-manager aplikazioa daukagu.

Instalatzeko aplikazio bi instalatu behar ditugu hurrengo komandoa erabiliz:

$ sudo apt-get install network-manager network-manager-gnome

Aplikazio hau ez da oso ondo konpontzen network-adminekin eta horregaitik aplikazio honetan wireless konexioa desgaitu beharko dugu.

Horretarako Sistema -> Sistema-konfigurazioa -> Sarean aririk gabeko txartela desgaituko dugu.

Bestalde network-gnome-managerek oraingoz IP dinamikoa duten konexioak bakarrik kudeatu ditzake eta gainera ez du /etc/network/interfaces fitxeroa erabiltzen horregaitik fitxero horrek honelako antza euki behar du:

auto lo
iface lo inet loopback

auto eth0
iface eth0 inet dhcp

auto eth1
iface eth1 inet dhcp

Gero sistema berabiarazi eta goiko barran ikono berri bat ikusiko dugu. Ikono horretan klikatuz gure inguruan ditugun aririk gabeko sareak kudeatu ahal izango ditugu.

Firefox euskaraz Ubuntun

jorbe 08/03/2007 @ 21:38

Ubunturen instalazioa egin ondoren Firefox Interneteko nabigatzailea ingelesez izango dugu. Euskaraz jartzeko nahiko izango da hurrengo komandoa exekutatzea.

$ sudo apt-get install mozilla-firefox-locale-eu mozilla-locale-eu