Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: ubuntu

Eguberritan oparitu Ubuntu/Linux

jorbe 12/11/2007 @ 19:29

Ubuntu XmasCruchbang webgunean Eguberritan Ubuntu oparitzeko kanpaina jarri dute martxan. Dagoeneko ingeleraz, alemanieraz eta espainieraz dago. Ideia polita iruditu zait eta euskarazko kanpaina hastea erabaki dut.

Kanpaina honetan Eguberrietako oparietarako proposamen bat egiten zaigu: Ubuntu/Linux-en CDak oparitzea gure senideei edo lagunei.

Gauzak errazteko blog desberdinetan kanpainaren iruditxoa ipiniko dugu eta bertan klikatuz Shipit-eko webgunera eramango zaituen lotura aurkituko duzu. Gogoratu CDak 6 aste edo gehiago behar dutela zure etxera heltzeko, beraz argi ibili.

Zuk ere kanpainan parthe hartu nahi ba duzu itsatsi fitxero honetan agertzen den kodea zure blogean.

Ubuntu. Software librean lehenengo urratsak

jorbe 16/07/2007 @ 08:16

Izen horrekin ospatuko da Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean uztailaren 18an, oso interesgarria iruditzen zaidan taller eta install partya.

Bertan Sergio Peñak eta Ibon Castillak gidatuta, software librea eta Ubuntu zer diren eta zelan instalatu eta erabili ahal den ikasi ahal izango dugu.

Taller hau ekimen zabalago baten barruan dago eta uda honetan gauza interesgarriak ikasteko aukerak ematen digu : wikiak sortu, blogak sortu, irratigintza,...

Mark Shuttleworth: "Patente asuntoetan negoziaziorik ez"

jorbe 19/06/2007 @ 14:55

Mark Shuttleworthek bere blogean komentatzen duen moduan ez du software patentei buruzko ez negoziaziorik ezta akordiorik egingo Microsoftekin.

Mark Canonical Ltd. enpresaren sortzailea da eta bere helburua software askearen proiektuak bultzatzea da, hoien artean Ubuntu linux distribuzioa. Horregatik da garrantzitsua albiste hau Ubunturen erabiltzaileontzat.

Zelan aldatu zure Ubunturen hizkuntza

jorbe 18/06/2007 @ 12:37

Txominek eta beste batzuk galdera berdina egin didatenez hemen doakizue Ubuntu/Linux euskaraz ipinteko era erraz bat.

Egia esateko Ubuntu/Linux euskaraz izateko era errazena hasieratik euskaraz instalatzea da. Dena den instalazioa beste hizkuntza batean egin baduzu eta euskarara aldatu nahi baduzu pausu hauek jarraitu eta zuen Ubuntu/Linuxak Abaltzisketakoa emango du.

Pausu hauek jarraitzeko Internetera konektatuta egon behar zarete, eta aldaketa gazteleratik eginez gero, Menuan Sistema - Configuración del Sistema - Idiomas aukeratu beharko dugu. Orduan hurrengo lehioa aterako da baina gazteleraz,
Languaje supportLanguaje support

Lehenengo laukitxoan "supported languages"-en, zuk nahi dituzun hizkuntza paketeak aukeratu ditzakezu; horrela errepositorioetatik hizkuntza paketeak jaitsiko dira eta zure sisteman izango dituzu erabiltzeko moduan.

Hurrengo laukitxoan default languaje, erabiltzaile berrientzako erabiliko den hizkuntza eta login-aren pantailaren hizkuntza aukeratu dezakezu. Aldaketak onartu.

Normalean beste hizkuntza batean instalatuta dauden sistematan dagoeneko sistema dauden erabiltzaileei ez zaie sistema euskaraz jarriko. Horretarako azken pausu bat egin behar da. Login-aren pantailan Opciones aukeratu eta hortxe aldatu zure hizkuntza.

Honekin sistema ia guztia euskaraz izango duzu, dena den egon daiteke aplikazioren bat euskara paketeak ez dituena onartzen eta ingeleraz geratzea.

Hurrengo estekatan Firefox eta OpenOffice nola euskaratu azaltzen dizuet.

Ubuntu Screencasts

jorbe 17/06/2007 @ 12:42

Ubuntuko dokumentazio taldeak Ubuntu Screencasts proiektua jarri du martxan. Proiektu honetan iraupen laburreko bideoak erabiltzen dira Ubuntu erabiltzen ikasteko.

Adibidez hurrengo bideoan zelan instalatu Ubuntu/linux abierazle bikoitia duen ordenagailu batean azaltzen digute. Bideoak ingeleraz daude.



Ubuntu Counter Project

jorbe 13/06/2007 @ 09:16

Ubuntu Counter Proiektuaren helburua sistema honen erabiltzaileak zenbatzea da. Beste gauzen artean estatistikak egin dezakete, jakiteko adibidez, Ubunturen aldaera bakoitzaren erabilera portzentaiak.

Aldaera nagusia momentu honetan Ubuntu da (Gnome erabiltzen duena) eta kuriosoa da ikustea nola Dapper den gehien erabiltzen den bertsioa.

Proiektuan parte hartzeko erregistratu egin behar zara eta ondoren zure makinen berri eman dezakezu.

Erregistratu ondoren zure ubuntu erabiltzaile zenbakia emango dizute eta nahi izanez gero iruditxo bat lortuko duzu zure webgunean jartzeko, nik eskumako zutabean egin dudan moduan. ¿Eta zuk?

Ubuntu Feisty Fawn instalatuta

jorbe 19/05/2007 @ 23:44

Ostegunean heldu zitzaizkidan Ubuntu Feistyko CDak eta gaur  instalatu dut eta lehenengo inpresioa ez zait iruditu hain "in-prezionantea". Ba dirudi ez dela ezer aldatu, baina bai, gauza batzuk aldatu dira. Dena den aldaketa hauetan sakondu baino lehen instalazioari buruzko hitz batzuk.

Instalazioa oso erraza da eta hardware guztia onartu dit. Ordenagailua CDtik abiarazi eta galdera erraz batzuen ondoren zure Feistya martxan daukazu. Instalazioa euskaraz egiteko aukera daukazu baina OpenOficce bulegotika suita ingelesez instalatzen du; Firefox euskaraz. Bestalde, faltan bota dut instalazio osoa egin beharrean eguneraketa egiteko aukera. Dena instalatu behar duzu berriro eta "/" partizioa berriro montatu eta formateatu behar da. Erraza da baina ez dakit zer gertatuko den zure konfigurazio zaharrekin (ordenagailu "berri" baten instalatu dut). Hori beste egun baterako.

Instalatu ondoren probatzea tokatu zait. Lehenengo gauza nire aririk gabeko sarea probatzea izan da eta primeran konektatu naiz nire routerrera WPA seguritate sistema erabiliz. Arlo honetan oso ondo.

Gero multimedia probatzea erabaki dut eta horretarako mp3 fitxero batzuk entzuten saiatu naiz. Sistemak ezin zuela fitxero hoiek zabaldu eta ea codeak bajatu nahi nituen galdetu dit. Baietz erantzun, codeak instalatu eta musika entzuteko aukera izan dut, beste ezer egin gabe. Dena den pelikula bat ikustea probatu dut eta entzutea bakarrik lortu dut, irudiak ikustea ez, beraz honetan saiatu behar naiz.

Ubuntu Feistyren beste berrikuntza bat mahaigaineko efektuak (Berylen antzekoak) "de serie" dakartzala da. Probatu ditut eta nahiz eta sistemak abisu bat eman efektu programak berak arazoak ekarri ditzazkeela primeran dabiltza bai kubo efektua eta bai lehioen dardara. Azken hau desaktibatu egin dut, ez zait gustatzen, baina kuboarena oso ondo dago lortuta eta erabilgarria iruditzen zait. Mahaigaineko efektuak konfiguratzeko zoaz Sistema, Hobespenak, Mahaigaineko Efektuak atalera.

Hortik aparte Jokoetan sudokuak egiteko aukera duzu.

Beraz, oraindik gauza batzuk ditugu egiteko:

  • Konfigurazio zaharrak nola gorde ikasi.
  • OpenOffice euskaratu.
  • Pelikulak ikustea lortu.

Heldu dira CDak

jorbe 17/05/2007 @ 21:24

Ba bai, orain hiru aste inguru eskatutako Ubuntu GNU/Linuxeko bertsio berriaren Cdak heldu zaizkit.

Badaukat astebururako lan apur bat. Ubuntu Feisty Fawn instalatzea!

Zuk ere hemen lortu dezakezu Cda.

Ubuntu tribe ez zen ematen zuena... baina ez zait inporta

jorbe 16/05/2007 @ 17:52

Gaur enteratu gara Ubuntu triberen sekretuaz eta dirudienez ez zen ematen zuena.

Hazruido marketing biral txapelketan parte hartzen zuen ekimen bat da.

Ni, beste askoren antzera jauzi naiz zurrunbiloan baina, ekimenaren helburuak ikusirik

"Software askea sustatzea, euskara eta euskal kultura sarean ezagutaraztearekin batera."

ez zait batere inporta, are gehiago helburu hoiekin ekimen gehiago egingo badute nire sostengua izango dute berriro ere.

Zorionak eta suertea txapelketan.

Dena den beraiek duten etika arazoei buruzko galdera berdinak sortzen dizkit marketing biralaren asunto honek.

Ubuntu tribe

jorbe 11/05/2007 @ 16:10

Ubuntu tribe egitasmoaren bitartez software askea garatzen duen euskal komunitatean oinarritutako filma laburra sortuko da.

Helbide honetan proiektuaren webgunea daukagu; bertan pelikularen trailerra ikus dezakegu, gidoiaren laburpen bat irakurri dezakegu eta baita tribuan parte hartu.

Proiektu oso interesgarria iruditzen zait. Gorka Julioren blogean informazio gehiago daukazue eta hemen uzten dizuet trailertxoa.