Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: ubuntu

Nire Sistema, 8.04 bertsiora eguneratuta.

jorbe 27/04/2008 @ 12:35

Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat.

Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue:

  • Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke.
  • Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du.
  • Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta Brasero Disko Grabatzailea.
  • Sistema Administraziorako aplikazioetan botoi berri bat agertzen da : Desblokeatu. Bertan klikatuz administraziorako pasahitza eskatuko zaigu.
  • OpenOfficeko 2.4 euskarako bertsioa zuzenean eguneratu da eta hori ere oso interesgarria da.

Enjuto Mojamuto-k ere Ubuntu erabiltzen du.

jorbe 26/04/2008 @ 12:07

Aurretik ikusi genuen nola Paz Padilla Ubuntu erabiltzaile zela, oraingoan Enjuto Mojamuto da Ubuntura pasatu dena. Bideo honetan bere arrazoiak ematen ditu. Birusena arrazoi bat izan daiteke baina ba daude arrazoi filosofikoagoak, ez?

Ubuntu 8.04 Hardy Heron kalean.

jorbe 24/04/2008 @ 19:00

Dagoeneko kalean da 8.04 bertsioa (Hardy Heron). Betiko moduan era desberdinak ditugu eskuratzeko: webgune ofizialetik deskargatu, erosi, doaneko kopiak eskatu, eta oraingoan Ikteroei  esker: Bittorrent erabiliz.

Ubuntu brainstorm. Eskatu eta agian...

jorbe 29/02/2008 @ 20:13

Ubuntu Brainstorm Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete.

Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta.

Zuk zer proposatuko zenuke?

Xakea hiru dimentsiotan

jorbe 08/02/2008 @ 16:44

Mikeli bezala, noizbait niri ere gustatzen zait xake partidatxo bat botatzea. Horretarako Ubuntun Chess jokoa daukagu.

Joko horretara jokatzeko menuan Aplikazioak - Jokoak - Chess aukeratu dezakegu. Dena den, jokoa bi dimentsiotan ikusiko dugu irudian ikusi dezakegunez.

Xake

Hiru dimentsiotan ikusi nahi badugu python-eko libreri batzuk instalatu behar ditugu. Horretarako komando hau idatziko dugu:

$ sudo apt-get install python-gtkglext1 python-opengl

Hau instalatu eta gero programaren menuan Ikusi- 3D aukeratu eta hiru dimentsiotan ikusiko dugu tableroa, irudian ikusten den moduan.

xake 3d

Ubuntuk izenak aldatu beharko lituzke?

jorbe 27/01/2008 @ 10:57

DeviceGuru-k eskutitz ireki bat idatzi dio Mark Shuttleworthi eta bertan proposatzen dio Ubuntu markaren garapena lortzeko Ubunturen forma guztiei (Ubuntu, Kubuntu, Xubuntu, Edubuntu) izen antzeko bat ipintea, adibidez:

  • Ubuntu GNOME Edition
  • Ubuntu KDE Edition
  • Ubuntu Xfce Edition
  • Ubuntu Educational Edition
  • Ubuntu Server Edition (orain ere horrela da)

Nire uste apalean idea oso ona da zeren horrela argi geratuko litzateke erabiltzaile guztientzat Ubuntu erabiltzen dutela eta horrek marka ikurra hobea emango lioke. Zuk zer uste duzu?

Planet Ubuntu-ko euskarazko atala

jorbe 26/01/2008 @ 17:31

Gorka Palazioren gonbidapena jaso dut Ubuntu Planeteko euskarazko atala sortzeko egingo den bileran parte hartzeko.

Bileraren zehaztapenak hauexek dira:

EGUNA: asteartean, 29an.

ORDUA: 13.30

EGUNEKO MENUA: 6-7 euro gutxi-gorabehera

LEKUA: Leioako jatetxe txinatarra (kontserbatorioaren ondokoa).


Bazkaria eta gero bilera egingo dugu LAMIAKOko berritzegunean.

Ni beste konpromiso batzuk direla medio egun horretan ezin izango naiz joan. Interesatutako guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera (bazkaria bakoitak ordaindu behar du berea ;-) ).

Paz Padillak ere Ubuntu erabiltzen du

jorbe 06/12/2007 @ 18:26

Begira zelako podcast polita aurkitu dudan Youtuben. Paz Padilla famatua informatikari buruz hitzegiten eta Ramón Garcia flipatzen.

Esan oi da gauza bat modan jartzeko "famosilloek" erabili behar dutela lehendabizi eta gero besteok kopiatu egiten dugula. Ba ea Paz imitatzen dugun.

Code-en gestioa

jorbe 20/11/2007 @ 16:27

Ubuntu Gutsy Gibonen ezaugarri interesgarrienetako bat Code-en gestio aurreratua da. Gaur izan dut aukera hori progratzeko.

Bideo fitxero bat neukan eta abiarazteko klik bikoitza egin dut bere ikonoaren gainean. Dirudienez nire sisteman ez zeuden instalatuta fitxero hori zabaltzeko behar diren codeak, orduan ondoko pantaila zabaldu da.

pantaila-argazkia-gnome-codec-install.png

Abisu bat eman eta gero behar dituen kodeak identifikatu eta instalatzeko aukera ematen du ondoko irudia erakusten den bezala.

pantaila-argazkia-multimedia-codec-ak-instalatu.png

Instalatu botoian klik egin eta codeak instalatuko dira eta bideo martxan hasiko da.

Oso erraza!

CDak heldu dira!

jorbe 18/11/2007 @ 16:27

Ba bai, heldu dira 7.10 bertsioaren CD originalak, asuntoa da orain sei aste eskatu nituela eta ezin nuela itxaron.  Horregatik zuzenean internetetik deskargatu eta instalatu nuen eta martxan daukat.