Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: sarea

Transmission baino Torrent bezero hobe baten bila

jorbe 07/07/2009 @ 08:09

Gari Araolazak idatzia.

Aspaldidanik ernegatuta nenbilen Transmission programarekin.
Transmission da Ubuntuk gomendatzen duen Torrent P2P bezeroa. Besteak beste, deskarga denbora luzeak, deskarga abiadura egonkorrik ez, eta gainera martxan zegoenean ez zegoen nabigatzeko modurik, sare osoa betetzen bait du bere zerbitzuko trafikoarekin. Alde on bat badu, sistemaren baliabide gutxi erabiltzen dituela, memoria bereziki.

Azkenean aurkitu dut ordezko Torrent bezeroa. Deluge

Ubunturen oinarrizko paketeetan datorrenez, instalazioa oso azkarra da. Transmissionek baino aukera gehiago ditu, eta izugarri azkar deskargatzen dira fitxategiak tresna honekin. Asteak pasa ditut zerbait deskargatzen eta egun batetik bestera deskargatu zait Delugerekin.

Antzerako arazoekin ibili bazara, ez egin zalantzarik eta frogatu Deluge.

apt-cacher: sareko ordenagailuak eguneratzen.

jorbe 09/01/2009 @ 21:00

Sare bat badaukazu Ubuntu GNU/Linuxeko eguneraketak denak batera egiten baditugu (adibidez eskolako bateko gela batean) Internetera doan trafikoa ugaritu egingo da eta eguneraketak moteldu egingo dira.

Kasu hauetan apt-cacher erabili dezakegu eguneraketak azkartzeko.

Aplikazio hau Perl lengoaian idatzitako script bat da eta CGI bat bezala  exekutatzen da Apache web zerbitzarian eguneraketa paketeen katxea eginaz.

Sistemak katxe-zerbitzari bat behar du sarean eta bertan  apt-cacher instalatuko dugu. Orduan sareko ordenagailu batek eguneraketa bat behar duenean CGI aplikazioak  bere katxe direktorioan (normalean /var/cache/apt-cacher) dagoela egiaztatuko du eta horrela bada zuzenean bidaliko dio Interneteko errepositorioetara konektatu barik.

Horretarako sareko ordenagailu guztietan /etc/apt/sources.list fitxategia aldatu behar da. Ikus dezagun nola konfiguratu aplikazio hau.

KATXE-ZERBITZARIAREN KONFIGURAZIOA.

Lehengo pausua aplikazioa instalatzea izango da. Horretarako, betiko moduan egingo dugu: apt-get install apt-cacher.

Kontuan izan aplikazio honek mendekotasunak dituela apache, perl eta wget paketeekin beraz ez baditugu, instalatu egingo dira.

Behin instalatuta dagoenean, doitze batzuk egitea komeni da. Horretarako /etc/apt-cacher/apt-cacher.conf fitxategia editatu behar dugu. Normalean balore guztiak ondo daude, baina interesgarria izan daiteke ondorengoak aldatzea:

generate_reports=1

Honek trafikoaren informeak sortuko ditu helbide honetan: http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/report

expire_hours=24

Honek Packages eta Release fitxategiak jaitsiko ditu 24 ordu baino gehiago badute

Bestalde Internetera konektatzeko zure sareak proxy bat erabiltzen badu lerro hauek doitu beharko dira:

http_proxy=proxy.example.com:8080

use_proxy=1

Behin pausu hauek egin eta gero sistema ondo dabilela frogatu dezakegu helbide honetan: http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/ aplikazioaren konfigurazioa agertzen bada.

SAREKO ORDENAGAILUEN KONFIGURAZIOA.

Sareko ordenagailuetan /etc/apt/sources.list fitxategia editatu behar da eta lerro bakoitzean  katxe-zerbitzariaren helbidea jarri behar da ondorengo adibidean ikus dezakegun moduan:

# Originalak
#deb http://archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted
#deb-src http://archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted

#Berriak

deb http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted
deb-src http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted

Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan

jorbe 25/11/2008 @ 22:56

Nire portatilean Ubuntu 8.10 eguneratu eta gero berriro galdu dut haririk gabeko konexioa.

Uste dut konpondu dudala.  Lehenengo eta behin Wifi euskarria desgaitu behar dugu. Horretarako hurrengoa egin behar dugu menuan:

Sistema > Administrazioa > Hardware-Kontrolatzaileak

eta Atheros 802.11 euskarria desgaitu. Ondoren sistema berabiarazi egin behar da.

Ondoren linux-backports-modules-intrepid-generic moduloak instalatu behar dira. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu terminalean:

$ sudo apt-get install linux-backports-modules-intrepid-generic

Eta ondoren haririk gabeko sarea martxan izango dugu.

VPN konexioak sortu PPTP erabiliz

jorbe 04/06/2007 @ 22:08

VPNak edo Sare Pribatu Birtualak konputagailu-sare ez fidagarrien gainean, Internet esaterako, sare lokal bat hedatzea ahalbidetzen dituzten teknologiak dira.

Honek adibidez, Internetera konektatutako tresna (PDA, portatila,...) mugikor batetik zure enpresako sare lokalera konektatu zaitezke era seguru batean. Horretarako tunel enkriptatu bat erabiltzen da.

VPNa

Ubuntun Feistyn hau lortzeko hurrengo pausuak erabili behar dituzu:

  • Lehendabizi network-manager-pptp paketea instalatu behar duzu
# sudo apt-get install network-manager-pptp
  • Gero Network Manager aplikazioa berabiarazi behar duzu. Horretarako hurrengo komando biak erabili behar dituzu
sudo /etc/dbus-1/event.d/25NetworkManager restart
sudo /etc/dbus-1/event.d/26NetworkManagerDispatcher restart
  • Ondoren Sareko ikonoan klikatu eta VPN konexioak aukeratu gero VPN konfiguratu hautatu eta morroia erabiliz konexioa konfiguratu behar duzu.

pantaila-argazkia-sortu-vpn-konexioa.png

Behin hau egin ondoren zure konexioari izen bat ipiniko diozu eta hurrengoetan izen hori erabiliko duzu zure sarera konektatzeko.
Hori eginez zure bulegoko fitxeroak eta baita inprimagailak erabiltzeko aukera izango duzu.