Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Orokorrak

Irakurleentzat proposamena

jorbe 30/11/2008 @ 15:25

Blog hau hasi aurretik beste erabaki bat hartuta neukan: Red Hat GNU/Linux utzi eta Ubuntura pasatzea. Tartean probatuta nituen Fedora eta baita Debian ere, baina Ubunturen erraztasunak erakarri nindue.

Beste erabaki bat ere dagoeneko hartuta zegoen: nire ordenagailu biak (lanekoa eta etxekoa) euskaldunak izango ziren.

Ordurako nik idazten nuen beste blog batzutan ere. Argi neukan laguntza beharko nuela; beste erabiltzaile batzuk ere agian nire moduko erabakiak hartuta eukiko zuten, horregatik nire apunteak (Basque Experience-ak) publikoki hemen uztea ona izango zela pentsatu nuen.

Hasiera batean blog honek ez zituen irakurle askorik. Agian ez ginen/gara asko Ubuntuko Basque Experience-ak ditugunok. Dena den, urtarriletik ona  bisitari kopurua bikoiztu egin da (urtarrilean: 336 / azaroan: 776) eta azken egunotan blog honetan izan ditugun iradokizun edo komentarioak asko ugaritu dira era politean gainera.

Horregatik proposamen bat egitera natorkizue: norbaitek nahi ditu bere Basque Experience-ak publikatu?

Nire ideia blog hau blog pertsonal batetik, talde blog batera pasatzea litzateke. Horrela Experience-ak zabalagoak izango litzatekezela uste dut.

Adibidez, artikulu bi hauetan [1] [2] komentarioetan agertzen den informazioa, sarrera batzuk egiteko modukoak dira nire ustez.

Zer deritzozue?

Prest bazaude jarri nirekin kontaktuan komentario bat eginez edo goiko esteka erabiliz (idatzi nahi badidazu esteka).

Enjuto Mojamuto-k ere Ubuntu erabiltzen du.

jorbe 26/04/2008 @ 12:07

Aurretik ikusi genuen nola Paz Padilla Ubuntu erabiltzaile zela, oraingoan Enjuto Mojamuto da Ubuntura pasatu dena. Bideo honetan bere arrazoiak ematen ditu. Birusena arrazoi bat izan daiteke baina ba daude arrazoi filosofikoagoak, ez?

Xakea hiru dimentsiotan

jorbe 08/02/2008 @ 16:44

Mikeli bezala, noizbait niri ere gustatzen zait xake partidatxo bat botatzea. Horretarako Ubuntun Chess jokoa daukagu.

Joko horretara jokatzeko menuan Aplikazioak - Jokoak - Chess aukeratu dezakegu. Dena den, jokoa bi dimentsiotan ikusiko dugu irudian ikusi dezakegunez.

Xake

Hiru dimentsiotan ikusi nahi badugu python-eko libreri batzuk instalatu behar ditugu. Horretarako komando hau idatziko dugu:

$ sudo apt-get install python-gtkglext1 python-opengl

Hau instalatu eta gero programaren menuan Ikusi- 3D aukeratu eta hiru dimentsiotan ikusiko dugu tableroa, irudian ikusten den moduan.

xake 3d

Ezin nuen portatila itzali

jorbe 12/09/2007 @ 21:46

Bueno, egia esan betiko botoi gorria sakatu eta ez zidan "itzali" eta "berabiarazi" aukerak eskeintzen, beraz terminal saio bat hasi eta shutdown -h now komandoarekin itzali izan behar dut portatila.

Gaur azti apur bat izan dut eta ubuntuko foroetan aurkitu dut soluzioa.

Horretarako Sistema - Sistema-konfigurazioa - Saio-hasieraren pantaila aukeratuko dugu eta Saio-hasierako pantailaren hobespenak deitutako markoan Erakutsi ekintzak menua aukeratuta dagoela egiaztatu behar da. Ikusi irudia:
itzali-botoia.png

Mahaigainerako irudiak

jorbe 15/06/2007 @ 09:18

Nekatuta bazaude zure Ubunturen mahaigainaz saiatu hemen aurki ditzakezuen irudiekin.

Bestela, Gnome erabiltzen baduzu, saiatu hemen, mahaigaina aldatzeko baliabide ugari aurkitu ditzakegu .

Zer da UBE?

jorbe 14/02/2007 @ 22:07

Ubuntu Basque Experience (UBE) blog hau Ubunturen erabiltzaile euskaldunen topagune izateko sortua izan da. Bertan Linux distro honi buruzko informazioak, laguntza dokumentuak eta abar aurkitu ahal izango ditugu.

Parte hartu eta gozatu!!