Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: openoffice

Impress-eko aurkezpenak era jarraian erakutsi

jorbe 08/09/2009 @ 15:53

OpenOffice Impress programa erabiliz aurkezpen bat egin dugu eta gure monitorean lotu barik erakustea nahi izan dugu (dendetako erakusleihoetan egiten den moduan).

Horretarako behin aurkezpena egin duzunean bi pausu eman behar ditugu. Lehenengo eskumako aldean "Aldatu trantsizioa"  eta "Automatikoki geroago" aukeratu. Ondoren diapositiba bakoitzaren denbora aukeratu dezakezu segundotan.

impressauto2.png

Hori egin eta gero, diapositiba guztiak automatikoki pasatuko dira baina azkenengora heltzen denean aurkezpena gelditu egingo da. Guk nahi duguna zera da: amaitzen denean berriro hastea lehenengoko diapositibatik.

Horretarako menuan "Diapositiba-aurkezpena" aukeratuko  dugu eta bertan "Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak". Orduan ondorengo pantaila agertuko da eta bertan "Mota" atalean "Automatikoa"aukeratuko dugu eta ondoren amaitu eta gero zenbat denbora pasatuko den berriro hasi arte segundotan. Zero ipintzen badugu aurkezpena automatikoki errepikatuko da.

impressauto.png

OpenOffice 3.0 euskaraz

jorbe 27/04/2009 @ 22:30

Aurreko sarreran esan nuen Ubuntu 9.04 eguneratzerakoan OpenOffice 3.0 bertsiora eguneratzen duela baina ingelerako bertsioan.

Bulegotika pakete hau euskaraz izateko Jolaus-en gomendioak jarraitu ditut:

  1. EuskalGNU webgunetik deskargatu paketea.
  2. Aurreko bertsioa desinstalatu:

    sudo apt-get remove openoffice*.*

  3. Ondoren, jaitsitako paketea deskonprimitu bere gainean eskuineko botoiarekin klik eginez eta "Erauzi hemen" hautatuz edo terminalean ondorengo komandoa erabiliz:

    tar -zxvf OOo_3.0.0_LinuxX86_install_eu_deb.tar.gz

  4. Terminala erabiliz DEBS izeneko karpetara joango gara eta deb paketeak instaltuko ditugu:

    cd DEBS_karpetaren_helbidea

    sudo dpkg -i *.deb

  5. Ondoren menuak instalatuko ditugu:

    cd desktop-integration

    sudo dpkg -i *.deb

Orain bakarrik falta zaigu Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatzea. Bertsio honetan aplikazioaren Hedapen moduan aurkituko dugu eta instalatzeko menuan aukeratuko ditugu: Tresnak > Hedapenen Kudeatzailea. Ondorenlehio berri bat agertuko da eta bertan Eskuratu hedapen gehiago hemendik aukeratuko dugu eta Hedapenen webgunera joango gara. Bertan Xuxen bilatu eta instalatuko dugu.

Ubuntu 9.04, lehen inpresioak.

jorbe 27/04/2009 @ 22:07

Bueno egin dut eguneraketa. Sustatun esan duten moduan, ordenagailu berria sei hilabetero.

Eguneraketa-kudeatzailea erabili duteta ordu betean pakete guztiak deskargatu eta instalatu dira. Berabirazterakoan lehenengo inpresioa sistema abiarazteko abiadura. Ez dakit baina oso azkar doala iruditzen zait. Aldaketa nabarmena hasierako pantaila izan da: diseinu berria, polita.

Behin logeatu eta gero eta zure /home direktorio mantendu baduzu, aldaketak ezdira agertzen berehalakoan. Notifikazio sistema berritu da, txukuna ematen du.

Mahaigainaren eta aplikazioen testuak txukunago agertzen dira, letra tipoak garbiago ikusten ditut.

OpenOffice bulegotika paketea eguneratu du baina ingeleraz. Saiatu naiz Hizkuntza-Sostengua eguneratzen baina ez du onartzen euskarazko bertsioa, ikertu beharko da.

Menuetan arakatzen Computer Janitor  aplikazioa aurkitu dut. Ematen du erabiltzen ez diren aplikazioak garbitzen dituela.

Momentu batean Firefox "kolgatu" egin zait eta saiatu naiz X sistema grafiokoak berabiarazten [Ctrl]+[Alt]+[BackSpace] teklak erabiliz baina badirudi aukera hau defektuz desgaitu egin dutela. Niri ondo etortzen zait, ea lortzen dudan martxan jartzea.

Zelan banandu zutabe bateko datuak OpenOffice Calc erabiliz

jorbe 17/12/2008 @ 10:01

Irakasle lanean gabiltzanok askotan erabiltzen ditugu zerrendak gure eguneroko lanean. Gaurko honetan ikusiko dugu nola banandu OpenOffice Calc programarekin egindako kalkulu orri bateko zutabe batean dauden datuak bi zutabetan. Hau da, hasiera batean irudiko datuak baditugu:

hasiera.png

Azkenean honela agertuko beharko dira:

amaiera.png

Lehenengo eta behin abizena eta izenaren artean zuriunerik egongo balitz ezabatu egin beharko genuke. Horretarako Menuan aukertauko dugu Editatu eta ondoren Bilatu eta ordeztu ondorengo lehioa agertuko zaigu:

bilatu-eta-ordeztu.png

Bilatu laukitxoan koma eta zuriunea idatziko ditugu. Ordeztu honekin laukitxoan bakarrik koma eta ondoren Ordeztu denak botoia sakatu.

Gero, aldatu nahi dugun zutebea aukeratuko dugu saguarekin eta kontuan izanda eskumako zutabea libre egon behar dela, Menuan Datuak eta Testua zutabetara aukeratuko ditugu. Honen ondoren lehio hau agertuko zaigu:

testua-zutabetan.png

Bertan Koma bakarrik aukeratuko dugu, Ados botoian klikatu eta listo!

Espero dut erabilgarria izango duzuela.

OpenOffice 3.0 dagoeneko prest

jorbe 30/10/2008 @ 00:16

Euskalgnu taldekoei ezker dakigu dagoeneko OpenOffice 3.0 bulegotika aplikazio askearen  azken bertsioa euskaraz lortu dezakegula.

Iritzi batzuk diote  hobeto dela Ubunturen azken bertsioa instalatu arte itxarotea. Zuk zer deritxozu?

OpenOfficeko euskarazko hiztegia instalatu.

jorbe 25/05/2008 @ 20:46

Quanek egindako galdera bati erantzunez OpenOfficeko euskarazko hiztegia zelan instalatzen den azalduko dut artikulu honetan.

Lehenengo eta behin esan behar dut euskarazko hiztegia ezin dela prozedura tipikoarekin instalatu. Beraz ondorengo pausuak jarraitu beharko ditugu:

  • Euskarazko Softwareko repositorotik Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatu behar dugu.
  • Linuxerako bertsioa tar.gz formatuan konprimituta deskargatuko dugu beraz destrinkotu beharko dugu. Orduan eu-ES karpeta sortuko da eta barruan eu-ES.aff eta eu-ES.dic fitxategiak aurkituko ditugu
  • OpenOffice-ek hiztegiak gordetzen dituen karpetan kopiatu behar dira bi fitxategi hauek. Karpeta hori /usr/lib/OpenOffice/share/dict/ooo helbidean egongo da normalean baina instalazioaren arabera kokapena aldatu daiteke.
  • Karpeta horretan dictionary.lst izeneko fitxategia aurkituko dugu. Fitxategi hori editatu beharko dugu (nano edo gedit bezalako aplikazioekin, adibidez) eta azken lerroaren
    ondoren lerro hau gehitu: DICT eu ANY eu-ES. Fitxategia gorde eta itxi. Dagoeneko Xuxen instalatuta dago.
  • Orain OpenOffice berrabiatu egin beharko dugu eta euskarazko hiztegia aukeratu. Horretarako menuan Tresnak > Aukerak > Hizkuntzak eta agertutako pantailan Dokumentuen hizkuntza lehenetsian euskara aukeratuko dugu.
pantaila-argazkia-aukerak-hizkuntza-ezarpenak-hizkuntzak.png

AutoZuzenketa aukera aktibatuta baduzu, idazten ari zaren heinean,
okertzat hartzen diren hitzak gorriz azpimarratuta aterako dira. Hitz okerraren gainean jarri eta saguaren eskuineko botoia sakatu eta Zuzenketa-proposamen batzuk agertuko zaizkizu.

Nik ere Ubuntu eguneratu berri

jorbe 23/10/2007 @ 22:35

Dagoeneko nik ere eguneratu dut nire Ubuntu/Linux-a. Dena ondo joan da eta ordu batean sistema osoa gaurkotua egon da Eguneraketa-Kudeatzailea erabiliz.

Gorka Juliok bertsio berriaren ezaugarriak aipatzen ditu bere blogean eta merezi du aldaketa egitea.

Dena den, OpenOffice bulegotika paketea ingeleraz gaurkotzen da 2.3 bertsiora, euskarazko paketeak ez daudelako repositorioetan eta ingelerazkoa desinstalatu eta  euskarazkoa berriro instalatu behar da.

Ez zait batere gustatzen hau horrela gertatzea eta Gorka Julioren blogean ere eztabaidatxo hau sortu da. Ezin da gai hau konpodu? Zergatik OpenOfficeko euskarazko bertsioa ez dago repositorioetan?

Zelan aldatu zure Ubunturen hizkuntza

jorbe 18/06/2007 @ 12:37

Txominek eta beste batzuk galdera berdina egin didatenez hemen doakizue Ubuntu/Linux euskaraz ipinteko era erraz bat.

Egia esateko Ubuntu/Linux euskaraz izateko era errazena hasieratik euskaraz instalatzea da. Dena den instalazioa beste hizkuntza batean egin baduzu eta euskarara aldatu nahi baduzu pausu hauek jarraitu eta zuen Ubuntu/Linuxak Abaltzisketakoa emango du.

Pausu hauek jarraitzeko Internetera konektatuta egon behar zarete, eta aldaketa gazteleratik eginez gero, Menuan Sistema - Configuración del Sistema - Idiomas aukeratu beharko dugu. Orduan hurrengo lehioa aterako da baina gazteleraz,
Languaje supportLanguaje support

Lehenengo laukitxoan "supported languages"-en, zuk nahi dituzun hizkuntza paketeak aukeratu ditzakezu; horrela errepositorioetatik hizkuntza paketeak jaitsiko dira eta zure sisteman izango dituzu erabiltzeko moduan.

Hurrengo laukitxoan default languaje, erabiltzaile berrientzako erabiliko den hizkuntza eta login-aren pantailaren hizkuntza aukeratu dezakezu. Aldaketak onartu.

Normalean beste hizkuntza batean instalatuta dauden sistematan dagoeneko sistema dauden erabiltzaileei ez zaie sistema euskaraz jarriko. Horretarako azken pausu bat egin behar da. Login-aren pantailan Opciones aukeratu eta hortxe aldatu zure hizkuntza.

Honekin sistema ia guztia euskaraz izango duzu, dena den egon daiteke aplikazioren bat euskara paketeak ez dituena onartzen eta ingeleraz geratzea.

Hurrengo estekatan Firefox eta OpenOffice nola euskaratu azaltzen dizuet.

OpenOffice euskaratuta Feistyn

jorbe 20/05/2007 @ 18:27

Aurreko textu batean komentatu nuen bezala Ubuntu Feisty instalatzerakoan OpenOffice ingeleraz instalatu zen beraz euskaratzea zen egiteke garatzen zen gauzetariko bat.

Aurretik erabili nuen prozedura berdina jarraituz Openoffice euskaratuta daukat dagoeneko.

Dena den, euskarazko bertsioan direktorioekin eta fitxeroekin lan egiteko orduan, interfacea aldatu egiten da eta nahiko "zaharkitua" ematen du.

pantaila-argazkia-ireki.png

Ez dakit "theme"-aren asuntoa den edo zer den baina uste dut zerbait ikertu beharko dudala hori aldatzeko.

Norbaiti gertatu zaio?

Openoffice 2.2.0 euskaraz dagoeneko

jorbe 06/05/2007 @ 08:32

Ba bai, dagoeneko OpenOfficeko 2.2.0 bertsioa euskaraz daukagu eta Euskalgnuko webgune honetan jeisteko moduan aurkituko dugu bere aukera guztietan.

Gero, instalatzerakoan jarraitu behar ditugun pausuak lehengo baten komentatu nituen berberak dira.

Dena den aurretik OpenOfficen euskarazko bertsioren bat baduzu ez da beharrezkoa aurreko bertsioa ezabatzea, bakarrik instalatu eta sistema automatikoki gaurkotuko da.