Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: multimedia

APE fitxategiak MP3 bihurtu. Edo beste bihurketa batzuk

jorbe 17/01/2009 @ 10:34

Audio formatuen asuntoa sigletan galtzeko moduko baso iluna da niretzat: OGG, MP3, ACC, MP4, WAV, FLAC,.. (Ematen du Eusko Legebiltzarrerako alderdien zerrenda, kar, kar,...). Gaur beste berri bat aurkitu dut (APE) eta nire ekipoak ezin du fitxategi hauek erreproduzitu (ordenagailuan bai baina musika ekipoan ez) beraz, beste formatu batera bihurtu behar izan ditut. Baina zer da APE? Nola bihurtu adibidez MP3 formatura?

Multimedia formatuei buruzko informazio oso ona aurkitu dut "La máquina diferencial" blogean gazteleraz.

Bertan aurkitu dut baita ere nola egin behar dudan bihurketa. Dena den nik horri helduta, ez dut behar izan horrenbeste gauza egin. Hemen doakizue nire Ubuntu esperientzia.

Horretarako Sound-converter instalatu dut betiko moduan:

# apt-get install soundconverter

Behin abiarazita ondorengo panaila agertuko zaigu:

Soundconverter

Add file edo Add folder aukerekin bihurtu nahi dituzun fitxategiak aukeratu eta Bihurtu aukeran klikatu aurretik Edit aukeratu eta bertan konfiguratu behar ditugu gure bihurketaren aukera guztiak irudian ikusten dugun moduan.

SounConverter

Hau hain erraz egiteko uste dut pluginak instalatuta ditudalako dela "La máquina diferencial" azaltzen duten moduan eta bihurketaren bat ez badabil pluginen falta izango delakoan nago. Oraingoz oso ondo egiten dit bihurketak.

Soinu arazoak konponduta 8.10 bertsioan.

jorbe 01/12/2008 @ 15:38

Aurreko sarrera bateko komentarioetan jolausek azaldu zuen arazo batzuk zeuzkala audioarekin. Laneko portatilean nik ere arazo berdina, edo gutxienez antzekoa, neukan.

Gaur ibili naz asunto horretan eta, egia esateko, ez dakit nola edo zergatik baina konpondu dut arazoa.

Ubuntu Intrepid Ibex hasieratik instalatu berri nuen laneko portatilean eta ordutik ona audio ez zebilen.

Gaur Sistema > Hobespenak > Bolumen-kontrola aukeratu dut eta Hobespenak botoian klikatuz aukera guztiak gaitu ditut.

Kontrol batzuei bolumena jeitsi, beste batzuei igo eta audio martxan daukat.

Hori egin eta gero klaska moduko bat entzuten zen noizean behin. PC Speaker mututu eta listo.

Dena den sistema berabiarazi arte audio ez da joan guztiz fin.

Momentu honetan Bolumen-Kontrola irudian agertzen de moduan daukat eta audioa oso ondo dago. Irudia ondo ikusteko gainean klikatu.

Bolumen kontrola

GNU/Linux bideo-tutorialak.

jorbe 30/04/2008 @ 22:04

Gaurko albiste hau ez da zuzenean Ubunturi buruzkoa, baina uste dut euskal software askearen erabiltzaileontzat oso interesgarria dela.

EuskalGNUk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko sostenguarekin, GNU/Linux-eko mahaigaina eta aplikazioei buruzko kalitate handiko euskarazko bideo-tutorialak sortu eta sarean eskegi dituzte Cretive Commons lizentziapean. Horretarako Debian distribuzioaren Gnome izan dute kontuan.

Fitxeroak Ogg (Theora eta Vorbis) formatuan eginak daude eta nahiko pisutsuak dira, 94 eta 345 Mbyte arteko tamainarekin, beraz lasai deskargatzerakoan.

Gaiak eta loturak hauexek dira:

00.- GNOMEren fitxategi-kudeatzailea

01.- GNOMEren panela

02.- GNOMEren hobespenak (I)

03.- GNOMEren hobespenak (II)

04.- Inprimagailua konfiguratzea

05.- Sistemaren konfigurazioa

06.- GNOMEren 'Lekuak' menua

07.- GNOMEren aplikazio gehigarriak

08.- Evolution posta-bezeroa (I)

09.- Evolution posta-bezeroa (II)

10.- Epiphany web arakatzailea

11.- OpenOffice.org Writer

12.- OpenOffice.org Calc

13.- OpenOffice.org Impress

14.- Gimp

15.- Inkscape

16.- GNOMEren jokoak

17.- Multimediako aplikazioak

Dena den, fitxategi guztiak Unibertsitateko zerbitzari honetan dituzue: http://ehux.ehu.es/bideoak/

Berrikuntza gehiago. Rhythmbox.

jorbe 27/04/2008 @ 22:00

Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu.

Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.

Rhythmbox

Audio CDak sortu Serpentinerekin

jorbe 27/03/2008 @ 17:31

Noizbait ziur aurkitu zaretela egoera honetan: musika formatu digitalean euki (mp3, ogg, ...) eta entzuteko aukerarik ez izan zuen musika aparatuak bakarrik CD audio formatua onartzen duelako (adibidez kotxean).

Aukera bat da ordenagailuan CD audio bat sortzea zure gutoko musikarekin. Ubuntu/Linux-en hori oso erraza da Serpentine erabilita. Serpentine erabiltzeko joan Aplikazioak atalera eta bertan aukeratu Soinua eta bideoa hurrengo pantaila agertuko zaizu.

Serpentine

Zure Cdaren edukia (minututan) kontutan izan eta behar izanez gero aldatu, orduan Gehitu botoia klikatuz zure musika fitxategi digitalak joan gehitzen, azkenean Write to disc egin eta automatikoki zure Audio Cda sortuko da. Oso erraza.

Hortik aparte menuan Edit aukeratuz eta gero Hobespenak gauza gehiago konfiguratzeko aukera dugu irudian agertzen den moduan.

Serpentine Hobespenak

Aukeren artean hauexek ditugu: CD/DVD grabagailua, grabatzeko abiadura, bi segunduko hutsunea uztea fitxategitik fitxategira edo diskoa automatikoki erauztea amaitzerakoan.

Abestien letrak Rhythmbox-ekin.

jorbe 26/03/2008 @ 20:36

DiarioLinux-i ezker enteratu gara nola lortu ditzakegun abestien letrak  Rhythmbox musika erreproduzigailua erabiliz.

Pausuak oso errazak dira. Lehenengo eta behin  programa horren plugin bat instalatu behar dugu. Horretarako menuan aukeratuko dugu Editatu aukera eta gero Plugin-ak orduan irudian agertzen den pantaila agertuko zaigu eta kantuen hitzak aukeratuko dugu.

Rhythmbox1

Ondoren plugin-a konfiguratu behar dugu. Programari adierazi behar zaio zein errepositorio  erabiliko dugun eta baita letrak zein direktorioan grabatuko diren.

Rhythmbox2

Ondoren, letrak ikusteko abestiaren gainean saguaren eskumako botoiarekin egingo dugu klik eta Propietateak eta Hitzak aukeratuta abestiaren letra ikusteko aukeran egongo gara.

Rhythmbox3

Irudian ikusi dezakezuenez Amy Winehousen "Rehab" abestiaren letra irakurri dezakegu doinua entzuten dugun bitartean. Diario Linuxekoek aukera hau ingelesaren entzumen ariketak egiteko erabiltzen dute. Oso interesgarria iruditu zait.

Code-en gestioa

jorbe 20/11/2007 @ 16:27

Ubuntu Gutsy Gibonen ezaugarri interesgarrienetako bat Code-en gestio aurreratua da. Gaur izan dut aukera hori progratzeko.

Bideo fitxero bat neukan eta abiarazteko klik bikoitza egin dut bere ikonoaren gainean. Dirudienez nire sisteman ez zeuden instalatuta fitxero hori zabaltzeko behar diren codeak, orduan ondoko pantaila zabaldu da.

pantaila-argazkia-gnome-codec-install.png

Abisu bat eman eta gero behar dituen kodeak identifikatu eta instalatzeko aukera ematen du ondoko irudia erakusten den bezala.

pantaila-argazkia-multimedia-codec-ak-instalatu.png

Instalatu botoian klik egin eta codeak instalatuko dira eta bideo martxan hasiko da.

Oso erraza!

Dagoeneko Pelikulak martxan Feistyn

jorbe 20/05/2007 @ 19:24

Aurreko textu batean komentatu nuen bezala Ubuntu Feisty instalatzerakoan divx-ak ikusteko kodeak ez dira instalatzen eta horrexegaitik ezin nituen pelikulak ikusi Totem programarekin.

Sergiok komentatu zidan berak VLC erabiltzen zuela eta saiatu naiz, instalatu dut baina ezin ikusirik jarraitzen nuen.  Kode-en arazoa zen seguru.

Aurreko textu batean komentatu nuen nola instalatu kodeak Ubuntu Drapper bertsioan, baina Garik egindako iruzkin batean esan zidan berak Automatix erabiltzen zuela eta probatzea erabaki dut.  Programa hau dela medio, Ubuntuko errepositorioak ematen ez dituzten aukerak, era errazean lortzen dituzu. Normalean kodigo askea ez diren pluginak edo programak. Badakit hau Stallmanek irakurtzen badu "herejea" deituko didala baina aragia oso ahula da.

Beraz hemendik lortu dut Automatix2, instalatu eta oso era errazean  w32 kodeak instalatu eta listo.

Automatix

Dagoeneko pelikulak ikusteko moduan nago, bai Totemekin eta bai VLCrekin