Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: komandoak

AptUrl

jorbe 06/01/2008 @ 22:46

Ubuntu 7.10 instalatu eta gero bere berrikuntzak probatzen nabil.

Hauetako bat AptUrl da; programak nabigatzailetik instalatzeko aukera ematen duen aplikazioa.

Orain arte softwarea instalatzeko aukera bi genituen: edo terminal bat ireki eta apt-get erabili edo Synaptic erabili mahaigainatik.

Orain Firefox zabaldu eta helbidean apt:// idatziz aplikazio hori instalatzen hasiko da. Oso interesgarria.

ISO irudi bat sortu era errazean

jorbe 05/12/2007 @ 14:23

Gaur CD baten ISO irudia egin beharrean aurkitu naiz eta horretarako aplikazioren bat instalatzekotan egon naiz baina, zertarako egin hori dd komandoa sisteman daukagu eta?

Terminala zabaldu, eta hurrengo komandoa tekleatu

# dd if=/media/cdrom of=fitxeroa.iso

if: input file  (sarrerako fitxeroa) da, eta kasu honetan cdromaren irudia egingo dugu.

of: output file (irteerako fitxeroa) da, eta adibidean fitxeroak "fitxeroa" izena izango du.

Oso erraza.

Zelan programatu ordenagailuaren itzalketa automatikoa

jorbe 26/10/2007 @ 16:30

Askotan ordenagailua lan bat egiten dago eta bakarrik utzi behar dugu lanean, adibidez eguneraketa bat egiten dugunean. Orduan oso interesgarria izan daiteke ordenagailuaren itzalketa automatikoa programatzea.  Hori egiteko nahikoa da terminal bat abiaraztea eta komando hau idaztea:

# sudo shutdown -h +120 

Non shutdown -h komandoak ordenagailua itzaliko duen eta +120 aukerak adierazten du 120 minututara itzaliko dela. Beste atzerapen bat konfiguratu nahi izanez gero zenbaki hori aldatu behar da (minututan).

Eskerrik asko David.

Zelan jakin erabiltzen ari zaren kernelaren bertsioa

jorbe 10/06/2007 @ 17:18

Linuxeko kernelak beste software guztiak bezala, akatsak eta bulnerabilitateak izan ditzake. Horregatik garrantzitsua izan daiteke erabiltzen duzun kernelaren bertsioa ezagutzea. Horretarako hurrengo komandoa erabili dezakezu:

# uname -a

Kernelak desinstalatu eta sarrerako menua garbitu

jorbe 30/04/2007 @ 14:23

Ubuntuko eguneraketak direla eta ziuraski zure hasierako menuan aukera desberdin asko izango dituzu. Sistemako kernela automatikoki eguneratzen da  eta  grub-eko menuan sarrera berriak agertzen dira baina zaharrak ez dira kentzen.

Aukera hoiek kendu nahi izanez gero grub-eko konfigurazio fitxeroa editatu ahal dugu. Orduan menua garbi eukiko dugu baina kernelaren irudiak gure disko gogorrean geratuko dira lekua okupatzen.

Ubuntun badago era erraz bat menua eta irudiak garbitzeko. Horretarako terminal bat zabaldu eta hurrengo komandoarekin sisteman instalatutako kernel irudien zerrenda lortuko dugu:

# sudo dpkg --get-selections |grep linux-image

Zerrenda horretan irudien izenak agertuko zaizkigu eta ondoren izen hoiek kontutan hartu eta hurrengo komandoarekin garbitu behar ditugu banan-banan. Gogoratu irudien bertsio berriena utzi behar dugula.

# sudo apt-get remove --purge <irudiaren izena>

Ingurune grafikoa berabiarazi.

jorbe 19/03/2007 @ 20:52

Batzutan aplikazioren batek ingurune grafikoa blokeatu dezake. Desblokeatzeko terminal bat abiarazi eta aplikazioa amaitu dezakegu kill komandoarekin. Dena den, entorno grafikoa berabiarazteko eta aplikazioak amaitzeko era erraz bat daukagu teklatua erabiliz. Horretarako Ctrl+Alt+Backspace teklen konbinazioa erabili dezakegu.