Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: birtualizazioa

Virtualbox eta kernelaren eguneraketak.

jorbe 18/06/2008 @ 08:35

Azken aldi hontan oso modan jarri da birtualizazioaren gaia. Birtualizazio softwarea erabiliz, zure ordenagailuan sistema eragile ugari eta baita sistema bereko makina ugari batera martxan izan ditzakezu eta hori oso erabilgarria suertatu zait askotan.

Merkatuan programa asko daude sistemen birtualizazioa sortzeko eta nik Virtualbox erabiltzen dut. Primeran dabil, oso erraza erabiltzeko eta GNU/GPL lizentziapean dator. Dena den eguneraketa garrantzitsu bat egiten dudanean programa ez da abiarazten eta irudian agertzen den errorea ematen du.

Virtualbox

Errore hau vboxdrv modulua kernelean kargatu ez delako ematen du eta pantaila horretan ematen diguten iradokizuna eginda konpontzen da. Hau da, supererabiltzaile modura sartu ($ sudo -s) eta gero komando hau exekutatu:

# /etc/init.d/vboxdrv setup