Harrobia.
Jakintza Ikastolako gazteek ba dakite zer den software librea eta lasaitasunez erabiltzen dute. Ubuntu euskal esperientziak badu harrobia.
Jakintza Ikastolako gazteek ba dakite zer den software librea eta lasaitasunez erabiltzen dute. Ubuntu euskal esperientziak badu harrobia.
Ubuntu Screencast taldeak proiektu interesgarri bat abiatu du 2007ko irailerako: egunero screencast bat publikatzea.
Screencastak Streaming erara (Flash edo Googlevideo) edo deskargatuz (ogg formatuan) ikusi ditzakezu zuk nahi duzun moduan. Azalpenak ingeleraz daude eta azpititulatuta dagoz ingeleraz baita ere. Dena den beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera ematen dute. Ea norbait animatzen den euskarara itzultzen!
Oraingoz hamar bideo inguru ikusi ahal ditugu baina egunero beste bat publikatzeko asmoa dute. Gainera zure iradokizunak ere onartzen dituzte.
Adibidez hemen ikusi dezakezue zergatik erabili behar den Ubuntu-linux:
Ubuntuko dokumentazio taldeak Ubuntu Screencasts proiektua jarri du martxan. Proiektu honetan iraupen laburreko bideoak erabiltzen dira Ubuntu erabiltzen ikasteko.
Adibidez hurrengo bideoan zelan instalatu Ubuntu/linux abierazle bikoitia duen ordenagailu batean azaltzen digute. Bideoak ingeleraz daude.
Aurreko textu batean komentatu nuen bezala Ubuntu Feisty instalatzerakoan divx-ak ikusteko kodeak ez dira instalatzen eta horrexegaitik ezin nituen pelikulak ikusi Totem programarekin.
Sergiok komentatu zidan berak VLC erabiltzen zuela eta saiatu naiz, instalatu dut baina ezin ikusirik jarraitzen nuen. Kode-en arazoa zen seguru.
Aurreko textu batean komentatu nuen nola instalatu kodeak Ubuntu Drapper bertsioan, baina Garik egindako iruzkin batean esan zidan berak Automatix erabiltzen zuela eta probatzea erabaki dut. Programa hau dela medio, Ubuntuko errepositorioak ematen ez dituzten aukerak, era errazean lortzen dituzu. Normalean kodigo askea ez diren pluginak edo programak. Badakit hau Stallmanek irakurtzen badu "herejea" deituko didala baina aragia oso ahula da.
Beraz hemendik lortu dut Automatix2, instalatu eta oso era errazean w32 kodeak instalatu eta listo.
Dagoeneko pelikulak ikusteko moduan nago, bai Totemekin eta bai VLCrekin
Ubuntu tribe egitasmoaren bitartez software askea garatzen duen euskal komunitatean oinarritutako filma laburra sortuko da.
Helbide honetan proiektuaren webgunea daukagu; bertan pelikularen trailerra ikus dezakegu, gidoiaren laburpen bat irakurri dezakegu eta baita tribuan parte hartu.
Proiektu oso interesgarria iruditzen zait. Gorka Julioren blogean informazio gehiago daukazue eta hemen uzten dizuet trailertxoa.
Azken egunotan arazo bat somatu diot nire Ubuntu sistemari: Youtubeko bideoak ez nituen entzuten Firefox erabiliz.
Foroetan bilatzen ibili eta gero, badirudi Flash Playeren eguneraketa batekin konpontzen dela arazoa.
Beraz webgune honetatik .tat.gz fitxeroa deskargatuko dugu. Fitxero hori deskonprimitu eta gero install_flash_player_9_linux direktorio bat sortuko da.
Orduan terminal bat abiaraziko dugu eta direktorio horretara joango gara, gero ./flashplayer-installer idatziko dugu eta programa instalatzen hasiko da.
Momentu batean Firefox ixteko eskatuko digu eta gero Firefox instaltuta dugun karpetaren helbidea. Nire kasuan /usr/lib/firefox da.
Orain entzuten ditut Youtubeko bideoak.
Ubuntuk bere kabuz bakarrik soinu eta bideo formatu libreak erreproduzitu ahal ditu (adibidez ogg edo Xvid formatuak), baina normalean entzun edo ikusi nahi ditugun fitxeroak ez daude formatu libreetan (mp3, wma, real audio,…) eta beraz ezin ditugu ez entzun ez ikusi. Artikulu honetan hau nola lortu azalduko dugu.

Hasi orduko jakin behar dugu multimedia fitxeroak erreproduzitzeko Ubuntuk Totem aplikazioa erabiltzen duela Gstreamer motorrarekin eta orduan motor horrentzako kodeak bilatu eta instalatu behar ditugu.
Lehenengo eta behin repositorioak aldatu behar ditugu, horretarako /etc/apt/sources.list fitxeroan kodekak dauden repositorioak jarri behar ditugu. Nik "Seveas’ Ubuntu Packages" erabili dut eta ondo joan zait. Nahi izanez gero nire fitxeroa bajatu dezakezu hemendik eta gero /etc/apt direktorioan kopiatu.
Behi hori egin eta gero GPG klabea importatu behar dugu zeren eta fitxeroak sinatuta datoz eta bestela errore bat emango zigun. Klabea inprotatzeko terminal bat zabaldu eta ondorengoa tekleatu:
Ondoren paketeen katxea gaurkotu beharko dugu komando honekin:
Gero paquete hauek instalatu behar ditugu:
* gstreamer0.10-plugins-bad
* gstreamer0.10-plugins-bad-multiverse
* gstreamer0.10-plugins-ugly
* gstreamer0.10-plugins-ugly-multiverse
* gstreamer0.10-ffmpeg
* gstreamer0.10-pitfdll
Horretarako apt-get install [paketea] komandoa erabili beharko dugu, non [paketea] goiko zerrendako pakete bakoitzaren izenagaitik aldatu beharko dugu.
SASKI-NASKIn publikatuta 2007ko otsailean.
Youtube edo Googlevideo-ko bideoak deskargatzeko Firefoxeko Videodownloader plugina erabili dezakezu.
Plugina instalatu ondoren Egoera-barran irudi berri bat agertuko zaigu.
Orduan deskargatu nahi dugun bideoa dagoen helbidera sartu eta Egoera-barrako irudi horretan klikatuz bideoa deskargatu ahal izango dugu gure ohiko karpetan.
Interneteko zerbitzu hauek bideo fitxeroak .flv formatuan banatzen dituzte eta formatu horretan dauden bideoak Mplayer edo VLC Media Player aplikazioekin ikusi ditzakegu.
Behin fitxeroa deskargatuta izanik formatoa aldatu ahal diogu, adibidez .avi edo .mpeg formatuetara. Horretarako ffmpeg aplikazioa erabili dezakegu GNU/Linuxeko terminala erabilita.
Aplikazio hori ez badugu instalatuta, behin terminala abiarazita ohiko komando erabiliko dugu instalatzeko.
sudo apt-get install ffmpeg
Instalatu eta gero, bideo fitxeroa dagoen direktoriora sartu eta ondoren,
ffmpeg -i artxiboa.flv artxibo_berria.mpeg
edo
ffmpeg -i artxiboa.flv artxibo_berria.avi
egin eta fitxeroa dagokion formatuan izango dugu.
Dena den badago Interneten aplikazio bat adierazi dugun lana gugatik egiten duena: Vixy.net. Bertan bideoaren helbidea idatzi, formatua aukeratu eta bideoa zure disko gogorrera deskargatuko da.