Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: bertsioak

Zelan eguneratu Ubuntu 8.04tik 8.10era

jorbe 01/11/2008 @ 09:42

Ubuntu 8.04 LTS bertsioak ez du eskaintzen  8.10 bertsiorako eguneraketa. Hau da biak bertsio mota desberdinak direlako. 8.04 bertsioa LTS (Long Term Support) motakoa da eta 8.10 bertsio normala da. Dena den eguneraketa posible da baina konfigurazioan gauza pare bat aldatu behar dira.

Eguneraketa egiteko pausu hauek jarraitu behar dira:

1.- Menuan aukeratu: Sistema, Administrazioa, Software-Jatorriak .

eguneraketa810_1.png

2.- "Eguneraketak" txartelean klikatu eta "Sostengu luzedun bertsioak bakarrik" aldatu eta "Bertsio normalak" aukeratu

eguneraketa810_2.png

3.- Berriro Menuan aukeratu: Sistema, Administrazioa, Eguneraketa-kudeatzailea. Eta sistema eguneratzeko prozedura normala jarraitu.

eguneraketa810_3.png

Ubuntu 8.10 Intrepide Ibex prest.

jorbe 31/10/2008 @ 20:17

Dagoeneko ofiziala da. Ubuntu 8.10 Intrepide Ibex kalean da eta deskargatzeko moduan dugu. Dena den badakizue honelakoetan lehengo momentuan zerbitzariak nahiko lan izaten dutela eta jaitsierak ezdirela joaten guk nahi izaten dugun bezain azkar. Hau ekiditzeko Bittorrent erabili dezakegu.

Bertsio berriaren gauza aipagarrienak hauexek izan daitezke:

  • Sare gestio berritua 3G aukera ere baduena.
  • Ubuntu kopiatzeko aukera USB batean, zure datuak barne.
  • Gnome 2.2.4 Mahaiganaauke berri askorekin.
  • Saioakpribilegio barik hasteko aukera gonbidatu moduan.
  • Eta beste asko...

Ubuntu 8.10 Intrepide Ibex eskatzeko moduan.

jorbe 20/10/2008 @ 23:41

Dagoeneko 8.10 Intrepid Ibex-eko CD-ak eslatzeko moduan daude. Shipit sistema erabilita eska ditzakegu bertsio bakoitzaren CD-ak:

Zure GNU/Linux distribuzioa ondo aukeratzeko.

jorbe 28/05/2008 @ 18:43

Jakina da Linux sistema eragileak aurpegi edo sapore ugari dituela eta horrek askotan, erabiltzailea  despistatu egiten du. "Nik nahi dut GNU/Linux erabili baina ez dakit ze distro instalatu". Hori da askotan entzuten dugun esaldia eta egia esan, aukera zaila da: Fedora, Debian, Mandriva, Ubuntu, Slackware, OpenSuSE, Gentoo... izen pila eta aukeraketa zaila.

Orain sareak ematen dituen aukeretako bat erabiliz (Linux Distribution Chooser), eta galdera sinple batzuei erantzun ondoren, aplikazioak berak esaten dizu zein den zure beharrizanetarako GNU/Linux distribuziorik egokiena.

Nik frogatu dut eta ezetz jakin zein izan den proposatu didana...

Ba bai, Ubuntu!

Dirudienez ondo aukeratu dut.!

Berrikuntza gehiago. Rhythmbox.

jorbe 27/04/2008 @ 22:00

Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu.

Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.

Rhythmbox

Nire Sistema, 8.04 bertsiora eguneratuta.

jorbe 27/04/2008 @ 12:35

Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat.

Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue:

  • Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke.
  • Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du.
  • Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta Brasero Disko Grabatzailea.
  • Sistema Administraziorako aplikazioetan botoi berri bat agertzen da : Desblokeatu. Bertan klikatuz administraziorako pasahitza eskatuko zaigu.
  • OpenOfficeko 2.4 euskarako bertsioa zuzenean eguneratu da eta hori ere oso interesgarria da.

Ubuntu 8.04 Hardy Heron kalean.

jorbe 24/04/2008 @ 19:00

Dagoeneko kalean da 8.04 bertsioa (Hardy Heron). Betiko moduan era desberdinak ditugu eskuratzeko: webgune ofizialetik deskargatu, erosi, doaneko kopiak eskatu, eta oraingoan Ikteroei  esker: Bittorrent erabiliz.

Dagoeneko Ubuntu 8.04 bertsioaren CDak eskatu ditzakegu.

jorbe 20/04/2008 @ 18:47

Ba hori, betiko helbidean dagoeneko posible da Ubuntu 8.04 (Hardy Heron) bertsioaren CD originalak eskatzea.

Erregistratu egin behar da eta gogoratu CDen banaketak sei astetik hamarrera iraungo duela beraz, zenbat eta arinago egin eskaera arinago izango dituzu etxean.

Ubuntu 8.04 beta deskargatzeko prest.

jorbe 30/03/2008 @ 11:26

Oraindik egun batzuk falta dira bertsio definitiboa kalean egoteko baina dagoeneko prest daukagu Ubuntu/linux 8.04  beta  bertsioa.

Deskarga webgunean dena prest dago eta ugariak dira dakartzan berrikuntzak. Nire gusturako hauek dira interesgarrienak:

  • Linux kernelaren bertsio berria.
  • Gnome-ren bertsio berria.
  • Firefox 3.
  • Vinagre VNC client.
  • Brasero CDak eta DVDak sortzeko aplikazioa.
  • Active Directory-rekin integrazioa.

Baina badaude beste asko ere ...

Ubuntu brainstorm. Eskatu eta agian...

jorbe 29/02/2008 @ 20:13

Ubuntu Brainstorm Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete.

Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta.

Zuk zer proposatuko zenuke?