Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: aplikazioak

Transmission baino Torrent bezero hobe baten bila

jorbe 07/07/2009 @ 08:09

Gari Araolazak idatzia.

Aspaldidanik ernegatuta nenbilen Transmission programarekin.
Transmission da Ubuntuk gomendatzen duen Torrent P2P bezeroa. Besteak beste, deskarga denbora luzeak, deskarga abiadura egonkorrik ez, eta gainera martxan zegoenean ez zegoen nabigatzeko modurik, sare osoa betetzen bait du bere zerbitzuko trafikoarekin. Alde on bat badu, sistemaren baliabide gutxi erabiltzen dituela, memoria bereziki.

Azkenean aurkitu dut ordezko Torrent bezeroa. Deluge

Ubunturen oinarrizko paketeetan datorrenez, instalazioa oso azkarra da. Transmissionek baino aukera gehiago ditu, eta izugarri azkar deskargatzen dira fitxategiak tresna honekin. Asteak pasa ditut zerbait deskargatzen eta egun batetik bestera deskargatu zait Delugerekin.

Antzerako arazoekin ibili bazara, ez egin zalantzarik eta frogatu Deluge.

Zelan formateatu zure USB memoria.

jorbe 30/05/2009 @ 09:42

Azken aldi honetan ugariak izan dira etorri zitzaikidan lankideak eta lagunak USB memoriarekin arazoak izan dituztelako. Egia esan tramankulu hoiek oso erabilgarriak dira baina azken parte honetan birusen helburu ere bihurtu dira, horrek dakartzan arazoekin.

Irtenbideetako bat, asko eskatzen dutena, memoria hori formateatzea da nahiz eta orduan informazio guztia galtzen duten. Askotan badaude beste irtenbidebatzuk baina formateatunahi izanez gero. Zeln egiten da Ubuntu GNU/Linux erabilita?

Aukera bi ditugu bata terminal batean komandoak erabilita eta beste bat aplikazio grafikoren bat erabilita. Ikus ditzagun.

Terminalean komandoak erabiliz.

Lehenengo gauza memoria sartu bere  lekuan eta sistema montatzen saiatuko da. Formateatzekomemoria desmontatuta egon behar da beraz egin behar dugun lehenengo gauza desmontatzea izango da. Baina horretarako montatze puntua ezagutu behar dugu. Prozesu hau egiteko bi komando erabiliko ditugu:

$ mount

Komando honekin gure sisteman montatuta dauden sistema guztien zerrenda agertuko zaigu. Zerrenda horretan gure USB memoria identifikatu bear dugu. Demagun hau agertzen dela:

....

....

/dev/sdb1 on /media/disk type vfat....

Horrek esan nahi du gure USB memoria (/dev/sdb1) montatu dela /media/disk direktorioan eta bere fitxategi sistema vfat dela. Orduan memoria desmontatzeko...

$ umount /dev/sdb1

Behin desmontatuta formateatu dezakegu...

$ mkfs.vfat /dev/sdb1

Gailuari izen bat jarri nahi badiogu -m aukera daukagu

$ mkfs.vfat -m "nireusbgailuarenizena" /dev/sdb1

Gnome-format aplikazioa erabiliz.

Komando lerroa ez baduzu gustoko errepositorioetan badago aplikazio grafiko bat eragiketa hau ahalbidetzen duena. Bere izena gnome-format da.

Instalatu eta gero Aplikazioak menuan Sistemaren tresnak azpisailean agertuko zaigu Gnome-format. Irudian ikusi dezakezuenez ez dago euskaraz baina oso erraza da erabiltzea.

Gnome-format

Grafikoak berabiarazi Ubuntu 9.04n.

jorbe 28/04/2009 @ 18:43

Ubuntu 9.04 bertsioara eguneratutakoan ustekabeko bat hartu nuen. Grafikoak ez ziren berabiarazten [Ctrl]+[Alt]+[BackSpace] teklekin.

Saretik pixka bat surfeatu ondoren ikusi dut bertsio honek (9.04) desgaitu egin duela defektuz tekla konbinazio hori. Berriro martxan jartzeko jarraitu pausu hauek:

$ sudo apt-get install dontzap -y

# dontzap -d

Sistema berabiarazi ondoren ure tekla konbinazioa martxan izango dugu.

Firefox 3.1 Ubuntun

jorbe 12/02/2009 @ 22:07

Asier Sarasuak idatzia.

Mozilla fundazioa Firefoxen bertsio berria prestatzeko lanetan ari da, 3.1 bertsioa alegia.

Bertsio honetan hiru berrikuntza aipatuko nituzke:

  • TraceMonkey, Javascript motore berria: orain Javascript asko erabiltzen duten orriak ziztu bizian kargatzen dira nabigatzailean.
  • Nabigatze pribatua: modu honi esker, erabiltzailearen jardueraren aztarna guztiak ezabatu egiten dira nabigatzailetik.
  • HTML5 espezifikazioko zenbait etiketa onartu dira, eta horien artean sarean gehien aipatu direnak eta etiketak dira. Hauei esker, orain zenbait audio eta bideo formatu pluginik gabe ikus daitezke.Proba egin nahi baduzue, begiratu hau eta entzun hau Firefox 3.0 zaharrarekin eta Firefox 3.1 berriarekin.

Firefox 3.1 beta moduan erabil daiteke jadanik, Shiretoko izenarekin. Ubunturen erabiltzaileok, gainera, zorioneko gaude, Canonicaleko programatzaile batek biltegi bat sortu baitu Launchpaden Shiretokoren azken garapen bertsioa eduki dezagun beti. Une honetan 3.1b3pre bertsioa dago eskuragarri. Instalazioan ez da ukitzen Ubuntuk modu lehenetsian dakarren Firefoxa; beraz, arazorik gabe erabil daitezke biak batera.

Ubuntun instalatzeko jarraitu urrats hauek:

1.-Gaitu errepositorioa: joan Synaptic-en "Ezarpenak > Errepositorioak" atalera eta sortu errepositorio berria balore hauekin:

irudia.png

Edo editatu zuzenean sources.list fitxategia:

$ sudo gedit /etc/apt/sources.list

eta gehitu lerro hau:

deb http://ppa.launchpad.net/fta/ubuntu intrepid main

2.-Birkargatu:

$ sudo apt-get update

3.-Instalatu: bilatu firefox 3.1 Synaptic-en, edo:

$ sudo apt-get install firefox-3.1

On egin.

APE fitxategiak MP3 bihurtu. Edo beste bihurketa batzuk

jorbe 17/01/2009 @ 10:34

Audio formatuen asuntoa sigletan galtzeko moduko baso iluna da niretzat: OGG, MP3, ACC, MP4, WAV, FLAC,.. (Ematen du Eusko Legebiltzarrerako alderdien zerrenda, kar, kar,...). Gaur beste berri bat aurkitu dut (APE) eta nire ekipoak ezin du fitxategi hauek erreproduzitu (ordenagailuan bai baina musika ekipoan ez) beraz, beste formatu batera bihurtu behar izan ditut. Baina zer da APE? Nola bihurtu adibidez MP3 formatura?

Multimedia formatuei buruzko informazio oso ona aurkitu dut "La máquina diferencial" blogean gazteleraz.

Bertan aurkitu dut baita ere nola egin behar dudan bihurketa. Dena den nik horri helduta, ez dut behar izan horrenbeste gauza egin. Hemen doakizue nire Ubuntu esperientzia.

Horretarako Sound-converter instalatu dut betiko moduan:

# apt-get install soundconverter

Behin abiarazita ondorengo panaila agertuko zaigu:

Soundconverter

Add file edo Add folder aukerekin bihurtu nahi dituzun fitxategiak aukeratu eta Bihurtu aukeran klikatu aurretik Edit aukeratu eta bertan konfiguratu behar ditugu gure bihurketaren aukera guztiak irudian ikusten dugun moduan.

SounConverter

Hau hain erraz egiteko uste dut pluginak instalatuta ditudalako dela "La máquina diferencial" azaltzen duten moduan eta bihurketaren bat ez badabil pluginen falta izango delakoan nago. Oraingoz oso ondo egiten dit bihurketak.

PC-Link Ubuntun

jorbe 23/12/2008 @ 23:10

Eta zertarako erabiltzen dut wine?

Orain dela urte bat DVD grabatzaile bat erosi nuen (KISS DP558). Disko  gogorra dauka eta baita Ethernet konexioa ere. Oso erabilera "potentea" eskaintzen du: telebista grabatu disko gogorrean, Internet bidez irrati tematikoak entzun eta baita zure ordenagailuan dituzun bideoak, mp3ak edo irudiak ikusi ditzakezu. Horretarako Pc-Link programa erabiltzen du eta programa hori ez dabil GNU/Linux sistema eragilean.

Horretarako erabiltzen dut wine.

Instalazio programa wine-tik eskuragarri dagoen karpeta batean jarri eta exekutatu. Orduan instalazioa normal exekutatuko da eta programa gure Aplikazioak menuan agertzen zaigu, erabilgarri.

pyRenamer. Fitxategi multzo bati izena aldatzeko aplikazioa.

jorbe 19/09/2008 @ 20:56

Jakina da zure argazki kamara digital berrian ateratako irudiak ordenagailura pasatzen dituzunean fitxategien izenak honelakoak direla: p1234567.jpg.

Izen horrek ez du askorik esaten eta agian gustukoagoa duzu urtebetetzea1.jpg edo horrelako zerbait. Asuntoa da fitxategi piloa dituzula eta nagikeriak jota zaudela eta ez duzula nahi fitxategioi banan-banan izena aldatzen ibiltzea.

Ripeatutako mp3 fitxategiekin ere berdin gertatzen zaizu.

Ba ez arduratu. PyRenamer aplikazioarekin era erraz batean aldatuko dituzu fitxategi multzo baten izenak.

Ubuntuko errepositorioetan aplikazio horren 0.4.1 bertsioa lortu dezakezu baina 0.6.0 bertsioa lortu nahiez gero jarraitu deb paketearen esteka eta gero instalatu Gdebi-rekin.

pyrenamer_0.6.0-1_all.deb

Esteka honetan aplikazioaren pantailak ikus ditzakezu.