Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Apirila 2009

Grafikoak berabiarazi Ubuntu 9.04n.

jorbe 28/04/2009 @ 18:43

Ubuntu 9.04 bertsioara eguneratutakoan ustekabeko bat hartu nuen. Grafikoak ez ziren berabiarazten [Ctrl]+[Alt]+[BackSpace] teklekin.

Saretik pixka bat surfeatu ondoren ikusi dut bertsio honek (9.04) desgaitu egin duela defektuz tekla konbinazio hori. Berriro martxan jartzeko jarraitu pausu hauek:

$ sudo apt-get install dontzap -y

# dontzap -d

Sistema berabiarazi ondoren ure tekla konbinazioa martxan izango dugu.

OpenOffice 3.0 euskaraz

jorbe 27/04/2009 @ 22:30

Aurreko sarreran esan nuen Ubuntu 9.04 eguneratzerakoan OpenOffice 3.0 bertsiora eguneratzen duela baina ingelerako bertsioan.

Bulegotika pakete hau euskaraz izateko Jolaus-en gomendioak jarraitu ditut:

  1. EuskalGNU webgunetik deskargatu paketea.
  2. Aurreko bertsioa desinstalatu:

    sudo apt-get remove openoffice*.*

  3. Ondoren, jaitsitako paketea deskonprimitu bere gainean eskuineko botoiarekin klik eginez eta "Erauzi hemen" hautatuz edo terminalean ondorengo komandoa erabiliz:

    tar -zxvf OOo_3.0.0_LinuxX86_install_eu_deb.tar.gz

  4. Terminala erabiliz DEBS izeneko karpetara joango gara eta deb paketeak instaltuko ditugu:

    cd DEBS_karpetaren_helbidea

    sudo dpkg -i *.deb

  5. Ondoren menuak instalatuko ditugu:

    cd desktop-integration

    sudo dpkg -i *.deb

Orain bakarrik falta zaigu Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatzea. Bertsio honetan aplikazioaren Hedapen moduan aurkituko dugu eta instalatzeko menuan aukeratuko ditugu: Tresnak > Hedapenen Kudeatzailea. Ondorenlehio berri bat agertuko da eta bertan Eskuratu hedapen gehiago hemendik aukeratuko dugu eta Hedapenen webgunera joango gara. Bertan Xuxen bilatu eta instalatuko dugu.

Ubuntu 9.04, lehen inpresioak.

jorbe 27/04/2009 @ 22:07

Bueno egin dut eguneraketa. Sustatun esan duten moduan, ordenagailu berria sei hilabetero.

Eguneraketa-kudeatzailea erabili duteta ordu betean pakete guztiak deskargatu eta instalatu dira. Berabirazterakoan lehenengo inpresioa sistema abiarazteko abiadura. Ez dakit baina oso azkar doala iruditzen zait. Aldaketa nabarmena hasierako pantaila izan da: diseinu berria, polita.

Behin logeatu eta gero eta zure /home direktorio mantendu baduzu, aldaketak ezdira agertzen berehalakoan. Notifikazio sistema berritu da, txukuna ematen du.

Mahaigainaren eta aplikazioen testuak txukunago agertzen dira, letra tipoak garbiago ikusten ditut.

OpenOffice bulegotika paketea eguneratu du baina ingeleraz. Saiatu naiz Hizkuntza-Sostengua eguneratzen baina ez du onartzen euskarazko bertsioa, ikertu beharko da.

Menuetan arakatzen Computer Janitor  aplikazioa aurkitu dut. Ematen du erabiltzen ez diren aplikazioak garbitzen dituela.

Momentu batean Firefox "kolgatu" egin zait eta saiatu naiz X sistema grafiokoak berabiarazten [Ctrl]+[Alt]+[BackSpace] teklak erabiliz baina badirudi aukera hau defektuz desgaitu egin dutela. Niri ondo etortzen zait, ea lortzen dudan martxan jartzea.

Ubuntu 9.04 eguneratzeko prest!

jorbe 26/04/2009 @ 14:44

Jaunty

Dagoeneko prest daukagu Ubuntu GNU/Linux-en bertsio berria: 9.04 Jaunty Jacalope.

8.10 bertsiotik oso erraza da eguneraketa egitea. Behin pakete guztien eguneraketa egina baduzu Eguneraketa kudeatzailean agertuko zaizu bertsio berrirako eguneraketa proposamena. Gogoratu eguneraketa eskuz  behartu nahi baduzu menuan hurrengo pausuak jarraitu behar dituzula: Sistema > Administrazioa > Eguneraketa kudeatzailea.

Hurrengo pantaila agertuko zaizu eta bertan aukeratu dezakezu eguneraketa egitea.

eguneraketa-kudeatzailea.png

Bertsio berri honen ezaugarri azpimarragarrienak hauexek dira:

  • Kernel bertsio berria (2.6.28)
  • Gnome 2.26 berria. Honek brasero dakar CD-DVD sortzaile moduan eta baita moritore desberdinak kudeatzeko aukera ematen duen aplikazioa.
  • Txartel grafikoen kudeaketa hobea X.org server 1.6 bertsioarekin.
  • Abisuen sistema berria.
  • Abiaratze prozesua egokitu egin da.
  • Ext4 fitxategi sistema erabiltzeko aukera.

Eskatu zure Ubuntu bertsio berriaren CDa

jorbe 18/04/2009 @ 22:02

Dagoeneko eskatzeko moduan ditugu Ubuntu GNU/Linux 9.04 Jaunty Jacalope bertsioaren CD berriak.

Horretarako, betiko moduan, Shipit webgunera jo.

Nola Instalatu Ubuntu 8.10 (Intrepid) Asus EeePc 1000H baten.

jorbe 03/04/2009 @ 22:39

Egun hauetan Asus EeePC 1000H bat heldu zait eta Ubuntu instalatzea nahi izan dut. Badaude beste distribuzio batzuk traste hauetarako baina oso gustura nabil Ubunturekin beraz saiatu naiz eta lortu dut. Horretarako hurrengo pausuak jarraitu ditut:

1. Beste ordenagailu batean, Ubunturen webgunetik ISO irudia deskargatu.

2. Irudi hori USB batera pasatu sistema abiarazteko moduan.

Horretarako Administrazio menuko Create a startup disk aukerarekin saiatu naiz eta ezin izan dut sortu. Blog honetan ikusi dut zelan UNetbootin aplikazioa erabilita lortu zutela beraz, ni ere saiatu naiz eta ongi eta oso erraz funzionatu du. Behin programa abiarazita, bakarrik esan behar diogu zein direktorioan daukagun ISO irudia eta zein da USB unitatea.

3. Ubuntu instalatu.

USB sartuko dugu, ordenagailua piztu eta abiaratzerakoan ESC tekla sakatuko dugu bertan aukeratuko dugu zein mediotik abiarazi nahi dugun ordenagailua. Kasu honetan USBtik. Instalazio normal bat egingo dugu.

4. Adams Kernela instaltuko dugu.

Ubunturen instalazio normal batekin sistema martxan izango dugu baina hrdware guztia ez dugu ondo instalatuta izango. Intrepid EeePC kernela konpilazio berezi bat da sistema hauetan erabiltzeko beraz komeni da instalatzea. Horretarako Array.org proiektuaren errepositorioak gehituko ditugu:

$ wget http://www.array.org/ubuntu/array-apt-key.asc

$ sudo apt-key add array-apt-key.asc

Ondoren errepositorioen zerrenda berituko dugu:

$ sudo apt-get update

Eta kernel berria instalatuko dugu: $ sudo apt-get install linux-eeepc

Ondoren sistema berrabiaraziko dugu. Momentu honetan kernel bi (edo gehiago) izango ditugu gure grub-aren menuan. Aurreko baten azaldu genuen nola ezabatu behar ez ditugun kernelak eta nola garbitu hasierako menua. Gure Asus EeePC 1000H berria martxan izango dugu.