Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urtarrila 2009

APE fitxategiak MP3 bihurtu. Edo beste bihurketa batzuk

jorbe 17/01/2009 @ 10:34

Audio formatuen asuntoa sigletan galtzeko moduko baso iluna da niretzat: OGG, MP3, ACC, MP4, WAV, FLAC,.. (Ematen du Eusko Legebiltzarrerako alderdien zerrenda, kar, kar,...). Gaur beste berri bat aurkitu dut (APE) eta nire ekipoak ezin du fitxategi hauek erreproduzitu (ordenagailuan bai baina musika ekipoan ez) beraz, beste formatu batera bihurtu behar izan ditut. Baina zer da APE? Nola bihurtu adibidez MP3 formatura?

Multimedia formatuei buruzko informazio oso ona aurkitu dut "La máquina diferencial" blogean gazteleraz.

Bertan aurkitu dut baita ere nola egin behar dudan bihurketa. Dena den nik horri helduta, ez dut behar izan horrenbeste gauza egin. Hemen doakizue nire Ubuntu esperientzia.

Horretarako Sound-converter instalatu dut betiko moduan:

# apt-get install soundconverter

Behin abiarazita ondorengo panaila agertuko zaigu:

Soundconverter

Add file edo Add folder aukerekin bihurtu nahi dituzun fitxategiak aukeratu eta Bihurtu aukeran klikatu aurretik Edit aukeratu eta bertan konfiguratu behar ditugu gure bihurketaren aukera guztiak irudian ikusten dugun moduan.

SounConverter

Hau hain erraz egiteko uste dut pluginak instalatuta ditudalako dela "La máquina diferencial" azaltzen duten moduan eta bihurketaren bat ez badabil pluginen falta izango delakoan nago. Oraingoz oso ondo egiten dit bihurketak.

Distrowatch-en arabera Ubuntu errege.

jorbe 11/01/2009 @ 21:40

Distrowatch GNU/Linux distribuzioen munduan gertatzen diren berrien ispilua dugu. Urtero ateratzen dute distribuzioen Rankinga eta aurten ere Ubuntu errege.

Ranking hau ez da oso serioa, zeren eta beraiek sortutako distribuzioei buruzko estekei klik eginda kontatzen bait dute, dena den adierazle moduan hartu dezakegu, ez?

apt-cacher: sareko ordenagailuak eguneratzen.

jorbe 09/01/2009 @ 21:00

Sare bat badaukazu Ubuntu GNU/Linuxeko eguneraketak denak batera egiten baditugu (adibidez eskolako bateko gela batean) Internetera doan trafikoa ugaritu egingo da eta eguneraketak moteldu egingo dira.

Kasu hauetan apt-cacher erabili dezakegu eguneraketak azkartzeko.

Aplikazio hau Perl lengoaian idatzitako script bat da eta CGI bat bezala  exekutatzen da Apache web zerbitzarian eguneraketa paketeen katxea eginaz.

Sistemak katxe-zerbitzari bat behar du sarean eta bertan  apt-cacher instalatuko dugu. Orduan sareko ordenagailu batek eguneraketa bat behar duenean CGI aplikazioak  bere katxe direktorioan (normalean /var/cache/apt-cacher) dagoela egiaztatuko du eta horrela bada zuzenean bidaliko dio Interneteko errepositorioetara konektatu barik.

Horretarako sareko ordenagailu guztietan /etc/apt/sources.list fitxategia aldatu behar da. Ikus dezagun nola konfiguratu aplikazio hau.

KATXE-ZERBITZARIAREN KONFIGURAZIOA.

Lehengo pausua aplikazioa instalatzea izango da. Horretarako, betiko moduan egingo dugu: apt-get install apt-cacher.

Kontuan izan aplikazio honek mendekotasunak dituela apache, perl eta wget paketeekin beraz ez baditugu, instalatu egingo dira.

Behin instalatuta dagoenean, doitze batzuk egitea komeni da. Horretarako /etc/apt-cacher/apt-cacher.conf fitxategia editatu behar dugu. Normalean balore guztiak ondo daude, baina interesgarria izan daiteke ondorengoak aldatzea:

generate_reports=1

Honek trafikoaren informeak sortuko ditu helbide honetan: http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/report

expire_hours=24

Honek Packages eta Release fitxategiak jaitsiko ditu 24 ordu baino gehiago badute

Bestalde Internetera konektatzeko zure sareak proxy bat erabiltzen badu lerro hauek doitu beharko dira:

http_proxy=proxy.example.com:8080

use_proxy=1

Behin pausu hauek egin eta gero sistema ondo dabilela frogatu dezakegu helbide honetan: http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/ aplikazioaren konfigurazioa agertzen bada.

SAREKO ORDENAGAILUEN KONFIGURAZIOA.

Sareko ordenagailuetan /etc/apt/sources.list fitxategia editatu behar da eta lerro bakoitzean  katxe-zerbitzariaren helbidea jarri behar da ondorengo adibidean ikus dezakegun moduan:

# Originalak
#deb http://archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted
#deb-src http://archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted

#Berriak

deb http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted
deb-src http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted