Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2008

PC-Link Ubuntun

jorbe 23/12/2008 @ 23:10

Eta zertarako erabiltzen dut wine?

Orain dela urte bat DVD grabatzaile bat erosi nuen (KISS DP558). Disko  gogorra dauka eta baita Ethernet konexioa ere. Oso erabilera "potentea" eskaintzen du: telebista grabatu disko gogorrean, Internet bidez irrati tematikoak entzun eta baita zure ordenagailuan dituzun bideoak, mp3ak edo irudiak ikusi ditzakezu. Horretarako Pc-Link programa erabiltzen du eta programa hori ez dabil GNU/Linux sistema eragilean.

Horretarako erabiltzen dut wine.

Instalazio programa wine-tik eskuragarri dagoen karpeta batean jarri eta exekutatu. Orduan instalazioa normal exekutatuko da eta programa gure Aplikazioak menuan agertzen zaigu, erabilgarri.

Zelan banandu zutabe bateko datuak OpenOffice Calc erabiliz

jorbe 17/12/2008 @ 10:01

Irakasle lanean gabiltzanok askotan erabiltzen ditugu zerrendak gure eguneroko lanean. Gaurko honetan ikusiko dugu nola banandu OpenOffice Calc programarekin egindako kalkulu orri bateko zutabe batean dauden datuak bi zutabetan. Hau da, hasiera batean irudiko datuak baditugu:

hasiera.png

Azkenean honela agertuko beharko dira:

amaiera.png

Lehenengo eta behin abizena eta izenaren artean zuriunerik egongo balitz ezabatu egin beharko genuke. Horretarako Menuan aukertauko dugu Editatu eta ondoren Bilatu eta ordeztu ondorengo lehioa agertuko zaigu:

bilatu-eta-ordeztu.png

Bilatu laukitxoan koma eta zuriunea idatziko ditugu. Ordeztu honekin laukitxoan bakarrik koma eta ondoren Ordeztu denak botoia sakatu.

Gero, aldatu nahi dugun zutebea aukeratuko dugu saguarekin eta kontuan izanda eskumako zutabea libre egon behar dela, Menuan Datuak eta Testua zutabetara aukeratuko ditugu. Honen ondoren lehio hau agertuko zaigu:

testua-zutabetan.png

Bertan Koma bakarrik aukeratuko dugu, Ados botoian klikatu eta listo!

Espero dut erabilgarria izango duzuela.

Wine ez da emuladore bat

jorbe 15/12/2008 @ 17:29

Batzutan gerta dakiguke programa bat ez egotea GNU/Linuxerako eta erabili behar izana. Orduan aukera desberdinak ditugu: abio sistema duala, birtualizazioa edo baita wine erabiltzea.

Wine erabiliz Windowserako prestatuta dauden programak erabili ditzakezu GNU/Linux sistematan.

Wine instalatzeko era asko ditugu baina agian errazena terminala erabiltzea da. Orduan, terminala abiarazteko menuan aukeratuko ditugu:

Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala

Ondoren  administratzeko pribilegioak lortubehar ditugu, horretarako terminalean idatziko dugu:

$ sudo -s

eta gure pasahitza sartuko dugu. Ondoren errepositorioaren gakoak sartu behar ditugu gure konfiazntzazko apt zerrendan horretarako terminalean ondorengo komandoa kopiatuko dugu:

# wget -q http://wine.budgetdedicated.com/apt/387EE263.gpg -O- | sudo apt-key add -

Ondoren   Wine-ren errepositorioak sartuko ditugu gure sources.list fitxeroan ondorengo komandoarekin:

# sudo wget http://wine.budgetdedicated.com/apt/sources.list.d/intrepid.list -O /etc/apt/sources.list.d/winehq.list

Aurreko komandoa Ubuntu 8.10 Intrepid Ibex erabiltzaileentzat da. Beste bertsio batzuetako erabiltzaileak begiratu komandoa webgune ofizialean.

Orduan paketeen informazioa gaurkotu:

# apt-get update

Eta ondoren instalatu:

# apt-get install wine

Orduan Aplikazioak menuan agertuko zaizu. Hurrengo batean azalduko dugu nola erabili Wine aplikazio konkretu batekin

Soinu arazoak konponduta 8.10 bertsioan.

jorbe 01/12/2008 @ 15:38

Aurreko sarrera bateko komentarioetan jolausek azaldu zuen arazo batzuk zeuzkala audioarekin. Laneko portatilean nik ere arazo berdina, edo gutxienez antzekoa, neukan.

Gaur ibili naz asunto horretan eta, egia esateko, ez dakit nola edo zergatik baina konpondu dut arazoa.

Ubuntu Intrepid Ibex hasieratik instalatu berri nuen laneko portatilean eta ordutik ona audio ez zebilen.

Gaur Sistema > Hobespenak > Bolumen-kontrola aukeratu dut eta Hobespenak botoian klikatuz aukera guztiak gaitu ditut.

Kontrol batzuei bolumena jeitsi, beste batzuei igo eta audio martxan daukat.

Hori egin eta gero klaska moduko bat entzuten zen noizean behin. PC Speaker mututu eta listo.

Dena den sistema berabiarazi arte audio ez da joan guztiz fin.

Momentu honetan Bolumen-Kontrola irudian agertzen de moduan daukat eta audioa oso ondo dago. Irudia ondo ikusteko gainean klikatu.

Bolumen kontrola