Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Azaroa 2008

Irakurleentzat proposamena

jorbe 30/11/2008 @ 15:25

Blog hau hasi aurretik beste erabaki bat hartuta neukan: Red Hat GNU/Linux utzi eta Ubuntura pasatzea. Tartean probatuta nituen Fedora eta baita Debian ere, baina Ubunturen erraztasunak erakarri nindue.

Beste erabaki bat ere dagoeneko hartuta zegoen: nire ordenagailu biak (lanekoa eta etxekoa) euskaldunak izango ziren.

Ordurako nik idazten nuen beste blog batzutan ere. Argi neukan laguntza beharko nuela; beste erabiltzaile batzuk ere agian nire moduko erabakiak hartuta eukiko zuten, horregatik nire apunteak (Basque Experience-ak) publikoki hemen uztea ona izango zela pentsatu nuen.

Hasiera batean blog honek ez zituen irakurle askorik. Agian ez ginen/gara asko Ubuntuko Basque Experience-ak ditugunok. Dena den, urtarriletik ona  bisitari kopurua bikoiztu egin da (urtarrilean: 336 / azaroan: 776) eta azken egunotan blog honetan izan ditugun iradokizun edo komentarioak asko ugaritu dira era politean gainera.

Horregatik proposamen bat egitera natorkizue: norbaitek nahi ditu bere Basque Experience-ak publikatu?

Nire ideia blog hau blog pertsonal batetik, talde blog batera pasatzea litzateke. Horrela Experience-ak zabalagoak izango litzatekezela uste dut.

Adibidez, artikulu bi hauetan [1] [2] komentarioetan agertzen den informazioa, sarrera batzuk egiteko modukoak dira nire ustez.

Zer deritzozue?

Prest bazaude jarri nirekin kontaktuan komentario bat eginez edo goiko esteka erabiliz (idatzi nahi badidazu esteka).

Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (eta II)

jorbe 27/11/2008 @ 22:23

Orain dela egun batzuk komentatu nituen nire lehenengo inpresioak Ubuntu 8.10 nire etxeko ordenagailuan eguneratu eta gero. Gaur laneko portatilean egin dudan eguneraketa komentatuko dut.

Nire lehengo inpresioa nahiko txarra izan zen, eguneraketa tipikoa egiten saiatu nintzen eta gauzak ez ziren ondo joan, ingurune grafikoa ez zen abiarazten eta itzaltzerakoan ez zen itzaltzen (eta orain ere batzutan ez da itzaltzen). Beraz, sistema hasieratik instalatu nuen.

Eta gauzak nahiko ondo joan dira: nire /home aparte muntatuta daukat, beraz konfigurazio pertsonal guztiak martxan ditut; sistema grafikoa azko hobetu da.

Dena den, gauza batzuk ez dira hain ondo joan: VPNak egiteko aukera galdu nuen, haririk gabeko sarea galdu nuen eta sistema ezin dut itzali (Sistema "Shutting down ALSA" mezuarekin geratzen da). Hortaz aparte soinu txartela ez doa fin.

VPN konexioarena eta haririk gabeko sarearena konpondu ditut. Besteak ea laster lortzen ditudan.

UBE Berrian.

jorbe 27/11/2008 @ 19:24

Atzo ustekabeko galanta hartu nuen nire lankide batek esan zidanean: "Hi, irakurri duzu gaurko Berriako 53 orrialdea?"

Ez neukan irakurrita eta egunkaria hartu, 53. orria bilatu eta, ara non aurkitzen dudan blog honen sarrera bat hitzez-hitz publikatuta. Hori bai, iturriaren erreferentzia egina zegoen.

Niretzat ohore bat da Berriak nire artikulu bat interesgarritzat hartzea eta publikatzea, baina prozedura ez zait batere egokia iruditu. Nik ez nekien artikulu hori publikatuko zela eta inork ez dit baimenik ere eskatu. Nik emango nien. Esan dudan bezala niretzako ohore bat delako baina, beti jarraitzen dute prozedura hori? Eta autoreak ez badu gogoko publikatzea?

Sustatun ere hartu zidaten beste sarrera bat baina haiek beste prozedura bat jarraitu zuten: nirekin kontaktuan jarri, galdetu zer iruditzen zitzaidan publikatzea, baimena eman eta horren ondoren publikatu.

Wifia martxan Ubuntu 8.10 bertsioan

jorbe 25/11/2008 @ 22:56

Nire portatilean Ubuntu 8.10 eguneratu eta gero berriro galdu dut haririk gabeko konexioa.

Uste dut konpondu dudala.  Lehenengo eta behin Wifi euskarria desgaitu behar dugu. Horretarako hurrengoa egin behar dugu menuan:

Sistema > Administrazioa > Hardware-Kontrolatzaileak

eta Atheros 802.11 euskarria desgaitu. Ondoren sistema berabiarazi egin behar da.

Ondoren linux-backports-modules-intrepid-generic moduloak instalatu behar dira. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu terminalean:

$ sudo apt-get install linux-backports-modules-intrepid-generic

Eta ondoren haririk gabeko sarea martxan izango dugu.

PPTP VPN konexioa Ubuntu 8.10 eta Network Manager berria erabiliz

jorbe 25/11/2008 @ 21:14

Aurreko sarrera batean komentatu nuenez, Ubuntu 8.10 bertsiora eguneratu nuenetik ezin nuen nire laneko sarera konektatu VPN bidez eta PPTP protokoloa erabiliz. Asuntua zen Network Manager berrian zerbait aldatu nuela eta konektatzerakoan sistemak mezu hau ematen zidan: "VPN konexioak huts egin du, ez dagoelako baliozko VPN sekreturik". Dena den PPTP VPN konexio bat hasieratik zelan sortzen den azalduko dugu:

1.- Instalatu beharrezkoak diren paketeak.

Network Manager aplikazioak PPTP VPN zerbitzua behar du konexioa posible izateko. Ez baduzu instalatu hurrengo komandoarekin:

$ sudo apt-get install network-manager-pptp

 2.- Konfigurazio formularioa bete datu egokiekin.

VPN

Pantaila honetan Konexioaren-izena, Atebidearen IPa eta Erabiltzailearen izena bete behar dira. Seguruagoa da pasahitza ez betetzea orain eta konexioa ezartzerakoan ipintzea.

Gero "Aurreratua" botoian klikatuz "Erabili puntutik punturako enkriptatzea (MPPE)" aukeratu behar dugu. Eta prest daukagu VPNa.

VPN2

man laguntza pdf formatuan

jorbe 24/11/2008 @ 15:48

Man komandoaren irteera beti iruditu zait deserosoa irakurtzeko baina filtroak erabiliz, pdf formatuko dokumentu batera pasa dezakegu eta horrela erosoago irakurtzeko aukera izango dugu edo baita gordetzeko.

Adibide moduan, route komandoaren manuala pdfra pasatzeko hurrengo komandoa erabili dezakegu :

$ man -t route | ps2pdf - > route_manuala.pdf

Komando honek route_manuala.pdf fitxeroa sortuko du zure direktorio pertsonalean man route komandoaren irteerarekin.

Linuxparasereshumanos.com webgunean ikusia.

Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (I)

jorbe 23/11/2008 @ 15:44

Azkenean aurkitu dut astia Ubuntu 8.10 instalatu eta gero nire lehen inpresioak idazteko!

Eguneraketa bi egin ditut; bata etxeko ordenagailuan eta bestea laneko portatilean. Bietan esperientzi desberdinak izan ditut.

Etxeko ordenagailuan eguneraketa normal bat egin dut aurreko sarrera batean azaldu nuen moduan. Oso ondo joan da dena. Primeran. Arazo barik. Dena den ikutu batzuk eman behar izan ditut eta hau da nire lehen inpresioa.

  • Defektuzko gaia eta koloreak eta askoz ere "garbiagoak" ikusten  dira orain. Egia esan 8.04 bertsioko mahaigaineko lertxuna ez zitzaidan batere gustatu. ;-)
  • Letra tipoetan ere zerbait aldatu egin da eta orain "eleganteago" ikusten da. Edo nire irudipena da behintzat.
  • Aurretik instalatuta nituen aplikazio guztiak martxan ditut. Dena den batzuk "Aplikazioak" menuan lekua aldatu dute. Ez dago arazorik.
  • Horietariko bat Virtualbox (virtualizazio sistema) izan da eta hasieran ez zebilen. Beraien webguenan begiratu nuen eta lizentzien aukerak aldatu egin dituztela ikusi nuen agian horregatik izango zen. Bertsio zaharra desinstalatu, berria instalatu eta dena martxan.
  • Gehien gustatu zaidan berrikuntza Sarea konfiguratzeko herraminta berria izan da. Oso ondo dago eta aukera ugari ematen ditu. Gainera erraz konfiguratzeko modukoak. Dena den, laneko sistematara konektatzeko VPN bat erabiltzen dugu. Lehen oso ondo zebilen baina orain zerbait ikutu dut konfigurazioan eta eta ez dabil. Hau begiratzeko geratzen d. Komentatuko dut.
  • Pena bat izan da OpenOffice 3.0 ez sartzea eguneraketa honetan.
  • Administrazio menuan aukera berri bat agertzen da orain: "Create a USB startup disk". Ez dut probatu baina interesgarria iruditzen zait.

Zuek eguneratu duzue zuen sistema? Zer moduz?

Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da.

jorbe 02/11/2008 @ 13:17

Atzo Garik iradokizun bat bidali zidan posta elektronikoz:

"Badago bug bat, euskaraz bakarrik dagoena. Dokumentu bat beste karpeta batetara mugitzerakoan idazmahaian "reset" bat gertatzen da. Aspalditik sufritzen dut eta banuen susmoa euskarazko Ubuntuetan bakarrik gertatzen zela. Atzo Teketenek konfirmatu dit hori, baita Israeldarrez ere dagoela bug hori, baina oraindik ez dutela atzeman zergatik den.

Blogean hortaz hitz egingo bazenu, gutxienez jendeak jakingo luke ez dela gertatzen zaion pertsona bakarra."

Ba ni nintzen hoietariko bat, niri ere gertatzen zait "reset" hori eta uste nuen nire ordenagailuaren arazoa zela Garik komentatzen duena. Bistan da ez dela horrela eta Ubuntu euskeraz erabiltzeko aukera egin dugunok sufritzen dugula.Eta badirudi Israeldarrak ere bai.

Bueno ba asuntua zera da zerbait egin beharko dela ez?

Lan proposamen bat:

  • Badirudi arazoa locale-etan dagoela. Norbaitek errebisatuditu? Badirudi baietz. Jarriko zenukete zuen emaitzak komentarioetan?
  • Ubuntu Debianen oinarrituta dago. Ba al dago Debian euskaraz duen erabiltzailerik? Debian-en ere arazo berdina gertatzen da?
  • Guk arazo hauek Gnome-n sumatu ditugu. KDE-en berdin gertatzen da?

Arazo hau konpontzeko auzolana proposatzen dugu. Prest?

Zelan eguneratu Ubuntu 8.04tik 8.10era

jorbe 01/11/2008 @ 09:42

Ubuntu 8.04 LTS bertsioak ez du eskaintzen  8.10 bertsiorako eguneraketa. Hau da biak bertsio mota desberdinak direlako. 8.04 bertsioa LTS (Long Term Support) motakoa da eta 8.10 bertsio normala da. Dena den eguneraketa posible da baina konfigurazioan gauza pare bat aldatu behar dira.

Eguneraketa egiteko pausu hauek jarraitu behar dira:

1.- Menuan aukeratu: Sistema, Administrazioa, Software-Jatorriak .

eguneraketa810_1.png

2.- "Eguneraketak" txartelean klikatu eta "Sostengu luzedun bertsioak bakarrik" aldatu eta "Bertsio normalak" aukeratu

eguneraketa810_2.png

3.- Berriro Menuan aukeratu: Sistema, Administrazioa, Eguneraketa-kudeatzailea. Eta sistema eguneratzeko prozedura normala jarraitu.

eguneraketa810_3.png