Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Iraila 2008

zure pdf fitxeroak textu bihurtu

jorbe 29/09/2008 @ 18:34

Aurretiaz bagenekien nola gure textuak pdf formatura pasatu ditzakegu OpenOffice erabilita,  Horretarako Fitxategi menutik Esportatu pdf gisa... aukeratu behar genuen.

Gaurko honetan alderantzizko prozesua azaldu nahi dizuet. Behin pdf fitxategi bat izan eta zelan textu formatura bihurtu. Horretarako pdftotext komandoa erabili dezakegu. Terminal bat abiarazi ondoren komando hau erabiliko dugu:

$ pdftotext -layout fitxategia.pdf fitxategia.txt

Segundu batzutan gure fitxategia editatzeko textu moduan izango dugu.

My free World Linux blogean ikusita.

pyRenamer. Fitxategi multzo bati izena aldatzeko aplikazioa.

jorbe 19/09/2008 @ 20:56

Jakina da zure argazki kamara digital berrian ateratako irudiak ordenagailura pasatzen dituzunean fitxategien izenak honelakoak direla: p1234567.jpg.

Izen horrek ez du askorik esaten eta agian gustukoagoa duzu urtebetetzea1.jpg edo horrelako zerbait. Asuntoa da fitxategi piloa dituzula eta nagikeriak jota zaudela eta ez duzula nahi fitxategioi banan-banan izena aldatzen ibiltzea.

Ripeatutako mp3 fitxategiekin ere berdin gertatzen zaizu.

Ba ez arduratu. PyRenamer aplikazioarekin era erraz batean aldatuko dituzu fitxategi multzo baten izenak.

Ubuntuko errepositorioetan aplikazio horren 0.4.1 bertsioa lortu dezakezu baina 0.6.0 bertsioa lortu nahiez gero jarraitu deb paketearen esteka eta gero instalatu Gdebi-rekin.

pyrenamer_0.6.0-1_all.deb

Esteka honetan aplikazioaren pantailak ikus ditzakezu.

Hutsik ez dauden direkotorioak eskuz ezabatu

jorbe 02/09/2008 @ 07:40

Askotan tokatu izan zait hutsik ez dagoen direktorio bat ezabatu beharra. Terminal batetik direktorio bat ezabatzeko hurrengo komandoa erabili dezakegu baina direktorioa hutsik egon behar da:

rmdir direktorioa

Dena den, badago beste komando bat direktorioa komando batez ezabatzeko nahiz eta hutsik ez egon:

rm -drf  direktorioa

Kontuz komando honekin ze barrabasada handiak egin daitezke sisteman supererabiltzaile moduan bazaude. Alan eta guztiz ere niri oso erabilgarria suertatu zait.