Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Ekaina 2008

Virtualbox eta kernelaren eguneraketak.

jorbe 18/06/2008 @ 08:35

Azken aldi hontan oso modan jarri da birtualizazioaren gaia. Birtualizazio softwarea erabiliz, zure ordenagailuan sistema eragile ugari eta baita sistema bereko makina ugari batera martxan izan ditzakezu eta hori oso erabilgarria suertatu zait askotan.

Merkatuan programa asko daude sistemen birtualizazioa sortzeko eta nik Virtualbox erabiltzen dut. Primeran dabil, oso erraza erabiltzeko eta GNU/GPL lizentziapean dator. Dena den eguneraketa garrantzitsu bat egiten dudanean programa ez da abiarazten eta irudian agertzen den errorea ematen du.

Virtualbox

Errore hau vboxdrv modulua kernelean kargatu ez delako ematen du eta pantaila horretan ematen diguten iradokizuna eginda konpontzen da. Hau da, supererabiltzaile modura sartu ($ sudo -s) eta gero komando hau exekutatu:

# /etc/init.d/vboxdrv setup

Wifi konexioa martxan Ubuntun.

jorbe 08/06/2008 @ 15:22

Lortu dut!

Somosespartanos.com webgunean aurkitu dut nire wifi konexioa martxan jartzeko prozedura eta zuekin konpartitu nahi dut.

Askotan portatilak egiten dituzten enpresek ez dute banatzen beraien ordenagailuetan ipintzen dituzten haririk gabeko txartelen kontrolatzaileak edo driverrak eta horrek buruko min handiak sortzen dizkigute Ubuntu, eta orokorrean GNU/Linux, erabiltzaileoi.

Ba dago aukera bat windowseko driverrak erabiltzeko GNU/Linux sistematan: ndiswrapper. Programa honek fabrikatzaileek sortutako windoserako driverrak windowseko kernelean bildu egiten dituzte eta GNU/Linux sistematan erabiltzeko moduan uzten ditu.

Nidswrapper-i buruzko informazio interesgarria proiektuaren webguenan eta baita wikipedian ere lortu dezakezue.

Bere garaian saiatu nintzen ndiswrapper erabiltzen nire Atheros AR5007EG martxan jartzeko baina ez nuen lortu. Sistemak beti AR5006 txartela aukeratzen zuen eta ezin nuen wifia erabili.

Gaur Somosespartanos.com webgunean  aurkitu dut erantzuna. Dirudienez, sistemak zuen driver batek (ath_pci) konfliktoa sortzen zuen eta txartelaren erabilera eragozten zuen. Orain martxan daukat nere wifia!

Ondoren jarraitutako pausuak azalduko ditut.

Lehengo eta behin  Atheros AR5007EG txartelaren windowserako driverrak deskargatu. Esteka honetan lortu ditzakezue: Atheros ar5007eg driverrak. Zip formatuko fitxategi bat deskargatuko duzu eta  barruko fitxategiak erauzi egin behar dira.

Hori lotu eta gero, ath_pci driverrak ezabatu behar ditugu gure sistematik hoiek bait dira konfliktoa sortzen dutenak. Horretarako egiten dugu:

#  sudo rmmod ath_pci

Ondoren driver hoiek sistemaren zerrenda beltzean sartuko ditugu berriro kargatu ez daitezen. Horretarako blacklist fitxeroa editatu beharko dugu, adibidez nano editorearekin:

# sudo nano /etc/modprobe.d/blacklist

Fitxategi horren azkenean lerro hau idatziko dugu:

blacklist ath_pci

Fitxategia gorde  eta irten editoretik. Sistema berabiarazi beharko dugu. Ondoren komando lerrotik edo Synaptic erabiliz ndiswrapper instalatu beharko dugu. Horretarako ndiswrapper-common eta ndiswrapper-utils-1.9 programak instalatuko ditugu.

Orain terminal bat zabaldu eta cd komandoarekin driverrak deskargatuta dituzun direktoriora joan behar zara. Zehazki Drivers/XP-x32 direktoriora eta driverrak instalatu ndiswrapper erabiliz. Horretarako idatzi:

# sudo ndiswrapper -i net5211.inf

# sudo ndiswrapper -m

# sudo modprobe ndiswrapper

Behin pausu hauek egin eta gero eta segundo batzuen ondoren zure txartela ezagutu eta martxan egongo da.
Orain sistema abiatzen dugun bakoitzean txartela martxan izateko pausuak emango ditugu. Horretarako /etc/modules fitxategia editatu behar dugu:
# sudo nano /etc/modules
eta azken lerroan ndiswrapper idatziko dugu. Gorde eta irten.

 

Posta zerrendak Thunderbird-en

jorbe 05/06/2008 @ 08:20

Talde lanean zabiltzanean, askotan, taldeko partaide guztiei posta elektronikoak bidaltzea ohikoa izaten da.

Partaideak asko ez badira, helbideak eskuz idatzi ditzakegu; baina asko direnean posta zerrenda bat erabiltzea komenigarria da.

Mozilla Thunderbird erabiliz zerrena berri bat sortzea oso erraza da.

Menu nagusian Helbide Liburua ikonoa aukeratuko dugu, orduan Helbide Liburuen lehioa zabalduko zaigu.

Helbide liburua

Pantaila honetako menuan Zerrenda Berria aukeratu eta beste lehio bat agertuko zaigu.

Posta zerrenda

Hor agertzen diren eremuak bete eta azkenean idatzi helbideak.

Helbide asko badira nekagarria izan daiteke denak eskuz idaztea, horregatik posible da textu fitxategi batetik itsastea ere.

Talde honi mezuak bidaltzeko zerrendaren izena erabili beharko dugu taldeko helbide moduan.