Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Maiatza 2008

Zure GNU/Linux distribuzioa ondo aukeratzeko.

jorbe 28/05/2008 @ 18:43

Jakina da Linux sistema eragileak aurpegi edo sapore ugari dituela eta horrek askotan, erabiltzailea  despistatu egiten du. "Nik nahi dut GNU/Linux erabili baina ez dakit ze distro instalatu". Hori da askotan entzuten dugun esaldia eta egia esan, aukera zaila da: Fedora, Debian, Mandriva, Ubuntu, Slackware, OpenSuSE, Gentoo... izen pila eta aukeraketa zaila.

Orain sareak ematen dituen aukeretako bat erabiliz (Linux Distribution Chooser), eta galdera sinple batzuei erantzun ondoren, aplikazioak berak esaten dizu zein den zure beharrizanetarako GNU/Linux distribuziorik egokiena.

Nik frogatu dut eta ezetz jakin zein izan den proposatu didana...

Ba bai, Ubuntu!

Dirudienez ondo aukeratu dut.!

Kendu begi gorriaren efektua Gimp-ekin.

jorbe 27/05/2008 @ 21:49

Kontu handiz ibiltzen ez bagara Flash-a erabilita ateratzen ditugun argazkietan begi gorriaren efektua agertzea nahiko normala da. Gure argazkietan efektu hori kentzeko The Gimp programa erabili dezakegu.

Horretarako argazkia programa horrekin irekiko dugu eta zoom-a erabiliz, begi gorria ahal dugun handien aterako dugu pantailan. Gero, Hautapen eliptiko tresnarekin  begiaren gune gorria aukeratuko dugu.

Ondoren menuan Iragazkiak > Nabarmendu > Begi gorria kentzea ... aukeratu beharko dugu eta ondorengo pantailatxoa agertuko zaigu.pantaila-argazkia-begi-gorria-kentzea.png

Muga aukerarekin kolorearen nibela aldatu, Ados botoia sakatu eta begi gorriak desagertu dira.

OpenOfficeko euskarazko hiztegia instalatu.

jorbe 25/05/2008 @ 20:46

Quanek egindako galdera bati erantzunez OpenOfficeko euskarazko hiztegia zelan instalatzen den azalduko dut artikulu honetan.

Lehenengo eta behin esan behar dut euskarazko hiztegia ezin dela prozedura tipikoarekin instalatu. Beraz ondorengo pausuak jarraitu beharko ditugu:

  • Euskarazko Softwareko repositorotik Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatu behar dugu.
  • Linuxerako bertsioa tar.gz formatuan konprimituta deskargatuko dugu beraz destrinkotu beharko dugu. Orduan eu-ES karpeta sortuko da eta barruan eu-ES.aff eta eu-ES.dic fitxategiak aurkituko ditugu
  • OpenOffice-ek hiztegiak gordetzen dituen karpetan kopiatu behar dira bi fitxategi hauek. Karpeta hori /usr/lib/OpenOffice/share/dict/ooo helbidean egongo da normalean baina instalazioaren arabera kokapena aldatu daiteke.
  • Karpeta horretan dictionary.lst izeneko fitxategia aurkituko dugu. Fitxategi hori editatu beharko dugu (nano edo gedit bezalako aplikazioekin, adibidez) eta azken lerroaren
    ondoren lerro hau gehitu: DICT eu ANY eu-ES. Fitxategia gorde eta itxi. Dagoeneko Xuxen instalatuta dago.
  • Orain OpenOffice berrabiatu egin beharko dugu eta euskarazko hiztegia aukeratu. Horretarako menuan Tresnak > Aukerak > Hizkuntzak eta agertutako pantailan Dokumentuen hizkuntza lehenetsian euskara aukeratuko dugu.
pantaila-argazkia-aukerak-hizkuntza-ezarpenak-hizkuntzak.png

AutoZuzenketa aukera aktibatuta baduzu, idazten ari zaren heinean,
okertzat hartzen diren hitzak gorriz azpimarratuta aterako dira. Hitz okerraren gainean jarri eta saguaren eskuineko botoia sakatu eta Zuzenketa-proposamen batzuk agertuko zaizkizu.

Ubuntu identifikatzailea.

jorbe 11/05/2008 @ 22:38

Jolausek kontatu digu Ubuntu identifikatzailea egin duela eta nik ere  Fabian Floresen instrukzioak jarraituz, egin dut nirea.

Ubuntu ID

Apurtxo bat frikia da, ez?

Thunderbird itxi egiten zitzaidan

jorbe 08/05/2008 @ 15:40

Gaur goizean posta elektronikoa irakurtzerakoan nire Mozilla-Thunderbird gauza arraroak egiten hasi zait: email guztiek atxikita fitxero bat zekarten eta irakurtzerakoan Mozilla-Thunderbird itxi egiten zitzaidan. Arazotxo hau konpontzeko terminal batean Thunderbird era seguruan abiarazi dut, hurrengo komandoarekin:

# thunderbird -safe-mode

bertan emaila gestionatu dut, irakurri, email arraroak ezabatu,.... Eta horrela konpondu da. Berriro abiarazi programa eta martxan!.

Fitxategiak bilatzen aldaketa dataren arabera.

jorbe 06/05/2008 @ 15:09

Fitxategiak aldaketa dataren arabera bilatzeko komandoa:

# find -type f -mtime -exec ls -l {} \;

Non:

bilaketa hasten den direktorioa da eta dataren filtroa egunetan. Adibidez aldaketak hiru egunetik honakoak badira, aldagai hori -3 izan beharko litzateke.

Fitxategiak bilatzen tamainaren arabera.

jorbe 05/05/2008 @ 14:53

Diskoa betetzen hasi zaizu, arazoak ematen ari da. Agian fitxategi batzuk oso handi egin dira (normalean log fitxategiak). Hurrengo komandoarekin tamainaren arabera sailkatu eta pantailan agertuko zaizkizu:

# find ./ -size +1000000 -exec ls -lh {} \;

Tamainaren (size) aldagaia aldatuta komandoa zure beharizanetara egokitu dezakezu.

Ondoren zeuk erabaki fitxerookin egin behar duzuna: ezabatu, mugitu, kopiatu,...