Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2008

Ubuntu 8.04 beta deskargatzeko prest.

jorbe 30/03/2008 @ 11:26

Oraindik egun batzuk falta dira bertsio definitiboa kalean egoteko baina dagoeneko prest daukagu Ubuntu/linux 8.04  beta  bertsioa.

Deskarga webgunean dena prest dago eta ugariak dira dakartzan berrikuntzak. Nire gusturako hauek dira interesgarrienak:

  • Linux kernelaren bertsio berria.
  • Gnome-ren bertsio berria.
  • Firefox 3.
  • Vinagre VNC client.
  • Brasero CDak eta DVDak sortzeko aplikazioa.
  • Active Directory-rekin integrazioa.

Baina badaude beste asko ere ...

Audio CDak sortu Serpentinerekin

jorbe 27/03/2008 @ 17:31

Noizbait ziur aurkitu zaretela egoera honetan: musika formatu digitalean euki (mp3, ogg, ...) eta entzuteko aukerarik ez izan zuen musika aparatuak bakarrik CD audio formatua onartzen duelako (adibidez kotxean).

Aukera bat da ordenagailuan CD audio bat sortzea zure gutoko musikarekin. Ubuntu/Linux-en hori oso erraza da Serpentine erabilita. Serpentine erabiltzeko joan Aplikazioak atalera eta bertan aukeratu Soinua eta bideoa hurrengo pantaila agertuko zaizu.

Serpentine

Zure Cdaren edukia (minututan) kontutan izan eta behar izanez gero aldatu, orduan Gehitu botoia klikatuz zure musika fitxategi digitalak joan gehitzen, azkenean Write to disc egin eta automatikoki zure Audio Cda sortuko da. Oso erraza.

Hortik aparte menuan Edit aukeratuz eta gero Hobespenak gauza gehiago konfiguratzeko aukera dugu irudian agertzen den moduan.

Serpentine Hobespenak

Aukeren artean hauexek ditugu: CD/DVD grabagailua, grabatzeko abiadura, bi segunduko hutsunea uztea fitxategitik fitxategira edo diskoa automatikoki erauztea amaitzerakoan.

Abestien letrak Rhythmbox-ekin.

jorbe 26/03/2008 @ 20:36

DiarioLinux-i ezker enteratu gara nola lortu ditzakegun abestien letrak  Rhythmbox musika erreproduzigailua erabiliz.

Pausuak oso errazak dira. Lehenengo eta behin  programa horren plugin bat instalatu behar dugu. Horretarako menuan aukeratuko dugu Editatu aukera eta gero Plugin-ak orduan irudian agertzen den pantaila agertuko zaigu eta kantuen hitzak aukeratuko dugu.

Rhythmbox1

Ondoren plugin-a konfiguratu behar dugu. Programari adierazi behar zaio zein errepositorio  erabiliko dugun eta baita letrak zein direktorioan grabatuko diren.

Rhythmbox2

Ondoren, letrak ikusteko abestiaren gainean saguaren eskumako botoiarekin egingo dugu klik eta Propietateak eta Hitzak aukeratuta abestiaren letra ikusteko aukeran egongo gara.

Rhythmbox3

Irudian ikusi dezakezuenez Amy Winehousen "Rehab" abestiaren letra irakurri dezakegu doinua entzuten dugun bitartean. Diario Linuxekoek aukera hau ingelesaren entzumen ariketak egiteko erabiltzen dute. Oso interesgarria iruditu zait.