Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Otsaila 2008

Ubuntu brainstorm. Eskatu eta agian...

jorbe 29/02/2008 @ 20:13

Ubuntu Brainstorm Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete.

Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta.

Zuk zer proposatuko zenuke?

Xakea hiru dimentsiotan

jorbe 08/02/2008 @ 16:44

Mikeli bezala, noizbait niri ere gustatzen zait xake partidatxo bat botatzea. Horretarako Ubuntun Chess jokoa daukagu.

Joko horretara jokatzeko menuan Aplikazioak - Jokoak - Chess aukeratu dezakegu. Dena den, jokoa bi dimentsiotan ikusiko dugu irudian ikusi dezakegunez.

Xake

Hiru dimentsiotan ikusi nahi badugu python-eko libreri batzuk instalatu behar ditugu. Horretarako komando hau idatziko dugu:

$ sudo apt-get install python-gtkglext1 python-opengl

Hau instalatu eta gero programaren menuan Ikusi- 3D aukeratu eta hiru dimentsiotan ikusiko dugu tableroa, irudian ikusten den moduan.

xake 3d